Mostrando entradas con la etiqueta letrak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta letrak. Mostrar todas las entradas

ALFABETOA-Z HASTEN DIREN HITZEN GURPILAK

Alfabetoko hizki bakoitzaz hasten diren hainbat hitzekin gurpiltxoak osatu dira haurrak material manipulatibo moduan erabil ditzan.

**Lotura desagertu dela konturatu naiz. Beraz, denbora ematen badidazue egiten saiatuko naiz.

Sakatu irudian

BELDUR-ASTEAN LETREN JOLASA

Hemen txartel batzuk ditugu beldur-asteko hiztegia lantzeko. 

Haurren adinaren arabera, txartel batzuk edo beste batzuk erabiliko ditugu.

Jolasteko moduak:
1- Letra guztiak. Inprimategiko edo zurezko jokoetako letra karratuak beharko ditugu (argazkikoak).
Pieza aukeratu eta letraren gainean jartzen dute hitza osatu arte.

2- Kontsonanteak bakarrik. Falta diren bokalekin zurezko piezak jar ditzakete, edo gainean idatzi eta gero ezabatu.

3- Letrarik ez. Hitza laukitxoetan idatz dezakete, edo inprentako piezekin osa dezakete hitza.

Behean Scrabbleko letrak ere utziko dizkizuet, ikastolan zurezko inprentarik ez baduzue ere.











PDFa jaitsi

KOLOREZTATU LETREN ARABERA (inprimagarria)

Normalean, marrazkiak zenbakien, batuketen edo kenketen edo erakusten diguten ereduaren arabera koloreztatzen ditugu. 

Oraingoan abezedarioko letren arabera egingo dugu, horrela errepasatuko ditugu edo hobeto ikasiko ditugu.







PDFa jaitsi

KOLOREZTATU LETREN ARABERA (inprimagarria)

Normalean, marrazkiak zenbakien, batuketen edo kenketen edo erakusten diguten ereduaren arabera koloreztatzen ditugu. Oraingoan abezedarioko letren arabera egingo dugu, horrela errepasatuko ditugu edo hobeto ikasiko ditugu.






NEGUKO KOADERNOTXOA fitxak (inprimagarria)

Neguari buruzko koadernotxo hau prestatu dut askotariko jarduera dibertigarriak egiteko. 

Gustatuko zaizuela espero dut.

PDF artxiboa jaisteko sakatu irudiaren gainean



PAREKATU ABC HONTZAK jolasa

Joko honetan hontzak letra larriekin eta hontzak letra xeheekin parekatu behar ditugu.

Jokatzeko modu gehiago daude, adibidez:

  • Ebaki ondoren, ordena alfabetikoan jarri. Alde batetik maiuskulak eta bestetik minuskulak.
  • Haurren artean banatu eta bikotekidea aurkitu.
  • Hontzak poltsa batean sartu. Bat atera eta letra horretatik hasten diren hitzak esan.
  • Hitzak osatzeko letrak erabiltzea.
  • Hontzak bi aldiz inprimatuz, memoryra jolastea.







PDF jaisteko sakatu goiko irudiaren gainean