Hemen txartel batzuk ditugu beldur-asteko hiztegia lantzeko.
Haurren adinaren arabera, txartel batzuk edo beste batzuk erabiliko ditugu.
Jolasteko moduak:
1- Letra guztiak. Inprimategiko edo zurezko jokoetako letra karratuak beharko ditugu (argazkikoak).
Pieza aukeratu eta letraren gainean jartzen dute hitza osatu arte.
2- Kontsonanteak bakarrik. Falta diren bokalekin zurezko piezak jar ditzakete, edo gainean idatzi eta gero ezabatu.
3- Letrarik ez. Hitza laukitxoetan idatz dezakete, edo inprentako piezekin osa dezakete hitza.
Behean Scrabbleko letrak ere utziko dizkizuet, ikastolan zurezko inprentarik ez baduzue ere.
PDFa jaitsi
No hay comentarios :
Publicar un comentario