2021-05-28

ROBOTAK SORTZEN jolasa

Aukera asko ematen dituzten jolasak haurrek ondo hartzen dituzte beti. 

Joko honetan robotak bakoitzaren gustura egin daitezke.

Gogoratu, inprimatu ondoren, plastifikatu kurtso batzuk iraun dezaten.

Robota egin eta gero marrazteko eska
diezaiekegu. 


Irudiak jaisteko sakatu gainean

2021-05-26

BATUKETA IKASTEN fitxak

Batuketarekin hasteko irudi argiak erabiltzen baditugu berehala hartuko dute prozesua.

Eskuko materialarekin jolastu ondoren, fitxa hauek aproposak izango dira.

Gogoratu, inprimatu eta gero plastikozko zorroan sartu eta errotuladoreak erabili.










Irudiak jaisteko sakatu gainean

2021-05-24

LETRAK MARRAZTEN - grafiak

Letra guztien grafiak ikasi behar dira. Fitxa hauekin errezagoa izango da.

Inprimatu ondoren, plastikozko zorro batean jarri, umeak gainean marratu eta trapu batekin ezabatuko du hurrengoa egiteko, hau da nire gomendioa.

Paper gutxi erabili behar da eta zarama gutxiago aterako dugu gure planeta babesten, ez zaizue iruditzen?


Irudiak jaisteko sakatu gainean

2021-05-19

ZENBAKIEN AURREKOA ETA ATZEKOA jolasa

Dinosaurioak sorpresa dira beti. Agian animalia gogokoenak dira haurrentzat.

Hori aprobetxatuz, hemen dago zenbakien jolasa. Aurrekoa eta atzekoa bere lekuan jarri behar dira eta horrela zenbakizko erregela barneratuko da lehenago.




Irudiak jaisteko sakatu gainean