Mostrando entradas con la etiqueta Bakearen eguna. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Bakearen eguna. Mostrar todas las entradas
ESKOLAKO BAKEAREN EGUNA abestia BETOR BAKEA
Urtarrilaren 30ean ospatzen da egun hori, ikastetxeetan indarkeriarik ezaren eta bakearen kultura ospatzeko.
Tolerantzian eta tolerantziarako hezkuntza, elkartasuna, adiskidetasuna, Giza Eskubideekiko errespetua, indarkeriarik eza eta bakea dira urtarrilaren 30a gogoratzeko arrazoiak.
Badirudi gure nagusiek ez dutela ulertzen Bakearekin denok irabazten dugula. Gerra-gatazkek gaitz humanitarioa izaten jarraitzen dute, eta, horren ondorioz, milaka pertsona desplazatu, hil edo larri lesionatuta geratzen dira.
Ez naiz ausartzen galdetzera noiz ikusiko dugun BAKEA. Bitartean, gure haurrei eskoletan erakusten jarraitzen dugu liskarra EZ DELA IRTENBIDEA.
Sakatu irudiaren gainean abesti bat entzuteko.
GURE BAKEAREN EGUNERAKO ESKULANAK
Ikusten dugunez, usoa egiteko eskuaren aztarna zuriz estanpatu dugu, eta adartxoa eta hostoak egiteko plastilina berdez egin dugu (kola zuriarekin margotuta gero).
Bigarren esku lana lepokoa da. Kartulinaz txantiloia inprimatu dugu, moztu ondoren (txikiek ziztatu egin dute), milaka formaz apaindu dugu. Politena kolore askotakoa da (margoz eta kotoi-makiltxoz eginda).
BAKEAREN LIBURUA aurkezpena

Liburu honen orrialde bakoitza abiapuntu bat da txikienek bakea zer den hausnar dezaten, hainbeste lantzen ditugun mundu mailako bakearen estereotipoetatik kanpo.
Bakeak kontzeptu hurbilagoa, pertsonalagoa eta intimoagoa izan behar du, eta liburu honek, orriz orri, benetan bakea ematen diguten gauzez gozatzen laguntzen digu.
Batzarrean lantzeko primerakoa, benetan.
Aurkezpena jaisteko sakatu irudiaren gainean
IPUINA ZER DA BAKEA? ipuina
Ipuin hau aspalditik neukan nire biltegian eta orain euskeraz egokitu dut Bakearen Egunaren izan aurretik kontatzeko.
Nire proposamena da: egunero 2 orri irakurri eta komentatu umeekin batzarrean. Gero orriak boluntarioak diren umeek margotu. Bukatzean birpasatu ipuin osoa eta etxera eraman eta kontatu.
Ipuina jaisteko sakatu irudiaren gainean
BAKEAREN EGUNA PRESTATZEN
Bakearen eguna ospatzeko horma-irudi hau egin genuen.
Sinplea, erraza eta oso adierazgarria.
Inportanteena... DENON ARTEAN EGITEA.
BESTE BALIABIDEAK:
Suscribirse a:
Entradas
(
Atom
)

































