2022-02-28

KOLORE TONALITATEEN JOSTAILUA

Koloreak lantzeak aukera asko ditu, baina koloreen tonalitateak landu nahi ditugunean... hori gehiago kostatzen da.

Hau zurezko joko bat da, GRIMM 'S Arcoiris jokoen barne, eta zoragarria da lantzeko.

Ikusteko sakatu irudiaren gainean

2022-02-23

MARRAKI BIZIDUNAK KOLOREZTATZEKO MARRAZKIAK


Haurren pertsonaiarik ezagunenak koloreztatzeko marrazki ugari dituen kanpotar orrialdea da hau. (Ez dugu hizkuntza hori jakin behar, intuitiboa da).
Ziur gustuko duzuena aurkituko duzuela.

Ikusteko sakatu irudiaren gainean

2022-02-18

ZER DESAGERTU DA? jolasa (inprimagarria)

Ikusten duzuenez, hauetako fitxa bakoitzak bi zati ditu.

Inprimatu ondoren lerrotik tolestu behar dira eta jolasa hasten da.

Jolas honetan haurrak, arretaz, begiratzen ditu agertzen diren marrazkiak, minutu batez. Gero itxi behar ditu begiak eta fitxari buelta emanda, ireki begiak eta falta den marrazkia esan behar du.

Ia egunero, arratsaldeko jolasalditik etorri eta 10 minutura, jolas honen beste bertsio bat egin ohi dugu, jostailu eta objektu errealekin. 3 objektu jarri, trapu batekin estali, begiak ixteko eskatu, objektu bat kendu, begiak irekitzeko eskatu, objektuak azaleratu eta zer falta den asmatu behar dute.

Benetan izugarri gustatzen zaien erronka da eta ez dago egunik egin nahi ez dutenik.

Konplikatu egin daiteke elementu kopurua handituz, buruz ikasteko denbora murriztuz edo elementu gehiago kenduz.









Irudien PDFa jaisteko sakatu goiko irudiaren gainean

2022-02-16

TAULA KURBATUA jostailuak

Pago-zurezko taula kurbatu hau oreka, gorputzaren gaineko kontrola eta haurren indarra suspertzeko pentsatuta dago, eta sormena eta irudimena garatzeko aukera ematen die, makina bat jolas eta ekintza egiteko aukera ematen baitie: kulunkatu, etzan, eseri, zubi, arrapala, hamaka, mahai, aulki edo erlaxaziorako ohe-kulunkagailu gisa erabili.

200 kg-raino jasaten du eta urtebetetik aurrera erabil daiteke.

Ikusteko sakatu irudiaren gainean

2022-02-11

KONPONDU PANPINAK FORMA GEOMETRIKOAK LANDUZ (inprimagarria)

Elurrezko panpina horiekin oinarrizko forma geometrikoak landuko ditugu.

Banaka jolastu daiteke edo jolas bat egin dezakegu haur bakoitzari txartel bat banatuz eta bikotekidea topatuz.



Irudiak jaisteko sakatu gainean

2022-02-09

NEGUKO MARRAZKI KOLEKTIBOA (inprimagarria)

Marrazki kolektibo hauek zoragarriak dira gelako ume guztien artean zerbait egiteko. 

Lanak egiteko lankidetza oso modu egokia da gizarte-balioak ikasteko.

Marrazki honek 9 zati ditu.

Irudiaren zatiak jaisteko sakatu irudi honen gainean


2022-02-07