2023-08-22

ARBELATXOA ETA LETRA MAGNETIKOAK jostailuak

Hau da ikasgelan gehien erabiltzen den jostailuetako bat.

Jostailua haurrak beren izena ikasten hasten direnean agertzen da, baina ikasturtea hasi eta bigarren edo hirugarren astetik aurrera jartzen bada, horietako asko jolasean aritzen dira eta ausaz edo kopiatuz izenak jartzen saiatzen dira. 

Irakurketa-idazketa hasterakoan pizgarri handia da.

Letrak larriak dira, baina letra xehez ere eros daitezke.

2023-08-14

NIRE ESKOLA-AGENDA 2 2023-24 (doakoa, inprimagarria eta editagarria)


Hau da prestatu dudan bigarren eskola-agenda. 
51 orrialde ditu eta atalen artean aurki ditzakegu:

Datu pertsonalak

Ordutegia

Nire ikasgela

Bilerak

Txangoak

Agenda

Ikaskurteko plana

Extrak



2023-08-03

UDAKO KOLOREAK jolasa

Bidaiak egiteko arropa eta maletak behar ditugu.

Jolas honetan, arropa moztu ondoren, maletak beteko ditugu, forma eta kolorea kontuan hartuta.