Mostrando entradas con la etiqueta tailerrak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta tailerrak. Mostrar todas las entradas

MARRAZKETA TAILERRA (HONTZA) marrazkiak





Gure marrazketa tailerrean gaur HONTZA.

Hau azken animalia da.

Umeen onerako izatea espero dut.

Dena den, nire ustez marrazketa librea da kominigarriena beti.

Irudia jaisteko sakatu gainean

MARRAZKETA TAILERRA (TXAKURRA) marrazkiak

Nahiz beste irakasleek, nahiz ikasleek, nola marrazten ziren animalia batzuk galdetu zidaten noizean behin.

Hortaz, marrazketa tailerra egitea erabaki nuen eta astero marrazkiak ikasten hasi ginen.

Hemen dugu emaitza.

Banan-banan jarriko ditut animalia desberdinak modu errazean eginda.

Gaur TXAKURRA.

Irudia jaisteko sakatu gainean

EUSKARAREN EGUNA tailerrak

Abenduaren 3an Euskararen Eguna ospatzen da.

Gure eskolan Euskararen Astea egiten dugu eta ikas-saio desberdinak antolatzen ditugu.

Alde batetik, arratsaldez, tailerrak egiten ditugu. Horretarako haur hezkuntzako ume guztiak nahasten dira, 10 edo 12 kideko taldeak egiten.

Tailer hauek izan ohi dira:

1.-Euskara tailerra: banderina egin gure euskararen maskotarekin.

2.-Sukalde tailerra: fruta brotxeta, palomitak edo txokolatezko gailetak.

3.-Eskulan tailerra: makarroiz lepokoa egin.

4.-Makilaje tailerra: aurpegia margotu.

5.-Jolas libre tailerra.

6.-Patioko euskal kirol tailerra.

Bestaldetik, abenduaren 4an, eskola osoko festan parte hartzen dugu eta TXULALAI DANTZA egiten dugu guztien aurrean.

FRUTA BROTXETA

Osagarriak: anana naturala, kiwiak, bananak eta marrubiak edota gindak.
Errezeta: plateretan sakabanatu mozturiko fruta garbiak eta bestean makiltxoak izan. Mahai luzean jarri elementu guztiak eta umeak pasatuko dira iladan makila eta frutak txandaka hartzen. Bukatzeko apaindu txokolate likidoarekin eta serbileta batean utzi.


TXULALAI DANTZA