Cookien legearen adostuz, beste entitateen widget-ak kendu ditut blog honetatik. Norbait zeredozertaz ohartuz gero, mesedez, esan. Eskerrik asko zuen laguntzagatik.

2019-11-13

IKASIZ APP

Haurrentzako egindako joko hezigarri honekin, gure umeek hainbat gai desberdinei buruzko hitz berri ugari ikasi ditzateke, ondo pasatzen duten bitartean.

Gaiak dira: animaliak, etxea, herria, baserria, itsasoa, oihana eta basoa.

Jolasa jaisteko sakatu gainean

2019-11-11

BITXIAK BILATU jolasa

JCLIC programarekin egin nuen jarduera da hau. 

Multzo unibersalean elementu bat kanpoan geratu behar da. Honetan datza jarduera. Hau da, elementu arrotza bilatu behar da.

Jarduera nahiz ordenagailan, nahiz arbela digitalean, erabil daiteke.

3 zatitan dago banatuta, adinaren arabera. 

Jolasteko sakatu irudiaren gainean

2019-11-06

MOZKETA IKASTEKO FITXAK esku-trebetasuna

Mozketa da esku-trebetasuna lortzeko garrantzitsua.

Fitxa hauekin hasiko dira ikasten pixkanaka, pixkanaka.

10 fitxa hauek trebetasun txikitik handira egin ditut.

Ikastera!!!!!!

Beste ariketa batzuen argazkiak uzten ditut behar baditugu ariketa gehiago egiteko.




Fitxak jaisteko sakatu goiko irudiaren gainean

2019-11-04

ORDENATU MARRAZKIAK TAMAINAREN ARABERA jolasa

Orain dela urte batzuk JCLIC programarekin egin nituen jarduera asko. 

Eguneroko kontzeptu abstraktoak eta logikakoak lantzen dituztenez, ondo  iruditu zait hemen azalaratzea.

Jarduera guztiak, nahiz ordenagailan, nahiz arbela digitalean, erabil daitezke.

Jarduera honek 3 zati ditu, adinaren arabera sailkatuta daude.

Ordenatu behar dira marrazki batzuk txikietatik handienetara edo aldrebes.

Jolasteko sakatu irudiaren gainean

2019-10-30

10 HALLOWEEN ABESTI INGELESEZ abestiak

Halloween ez da gure tradizioa, baina gure eskoletan herrialde guztietatik umeak daude. Merkataritza ere bere harriak jartzen ditu, horregatik urtero halloween abestiak lantzen ditugu ikasgelan, baina ingelesez. Dibertitzea eta, aldi berean, beste hizkuntza ikastea, horiek dira helburuak.

Hemen uzten dizkizuet guk ikasten ditugunak (10 dira).

FIVE CREEPY SPIDERS



GO AWAY!


FIVE LITTLE PUMPKINS


CAN YOU MAKE A HAPPY FACE?


THE SKELETON DANCE


BABY SHARK HALLOWEEN


WHO TOOK THE CANDY?


KNOCK KNOCK, TRICK OR TREAT?


DOWN BY THE SPOOKY BAY


FIVE LITTLE PUMPKINS (desberdina)


Abestiak ikusteko eta entzuteko sakatu irudien gainean

2019-10-23

BELDURREZKO GIRLANDAK apainketa

Ikasgela apain dezakegu girlanda hauekin. 

Sinpleak eta umeen esku-trebetasuna lantzekoak.

Izugarri beldur giroa emango dugu ikasgelara.

JO, JO, JO.



Irudiak jaisteko sakatu gainean

2019-10-22

6 MARRAZKI ESKU-TREBETASUNA LANTZEKO halloween

Egin ditut 6 marrazki hauek motrizitate fina lantzeko.

Halloween dago hurbil eta aprobetxatuz...

Marrazki barruko zirkuluak betetzeko modu desberdinetan egin ahal da: gometsekin, punta lodiko errotuladorekin, paper bolatxoekin, hatz-pinturarekin...

Adinaren arabera landuko dugu esku-trebetasuna, fitxa bete eta gero margo dezakete itzal osoa.






Irudiak jaisteko sakatu gainean