Sakatu irudiaren gainean
Mostrando entradas con la etiqueta Lagunen Eguna. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Lagunen Eguna. Mostrar todas las entradas
5 TXARTEL LAGUNEN EGUNA OSPATZEKO (otsailaren 14an) (inprimagarria)
Txarteltxo hauek egin ditut gure haurrek lagunak zoriontzeko.
Lagunen eguna ospatzea merezi du, adiskidetasuna gure bizitza soziala eraikitzeko oinarri nagusietako bat delako, eta hori ikastolan landu behar da.
PDFa jaisteko sakatu goiko irudiaren gainean
IZENAK OSATZEKO BIHOTZAK
Nahi badugu izenarekin jolastea hemen daukagu aukera.
Bihotz bakoitzean letra bat aurkituko dugu, maiuskula edo xehea, eta harekin gure izena osa dezakegu.
ESKU-TREBETASUNA ZULOAK EGITEN
Trebezia eta eskuen indarra sakabokatu batekin landuko ditugu.
Lagunen Egunetik gertu gaudela aprobetxatzen dugu eta bihotz honetan zuloak egingo ditugu.
Lehenengo ertzetatik kontrolatuta, gero bihotzaren gainerakotik libre.
Irudiak jaisteko sakatu gainean
LAGUNEN EGUNA OSPATZEKO IDEIA
Ideia hau zoragarria iruditu zait Lagunaren Eguna ospatzeko (otsailaren 14an).
Hemen guztiok lagunak garela antzematen da eta gure argazkiekin gela apaintzean pozik sentitzen gara.
Umeak bankuan eserita eta plas!!! argazkia!!!
Gainera materialak naturalak dira.
Zer deritzozue?
Suscribirse a:
Entradas
(
Atom
)

















