2018-09-30

UDAZKENEKO ESKULANAK. gaztainak

Jasotako gaztainekin eta errotuladore batzuekin...

Urtero egiten ditugu gaztainen apainketa, benetan miragarria da. 



Belarrietan kontxitak jarri ordez, kartulina marroia jartzen dugu eta primeran ere geratzen dira animaltxoak.


Zilarrezko errotuladorea udazkenero agortzen zaigu. Umeek duten irudimena...




Baina arrakasta izan nahi badugu... hemen dugu gaztain-kometa.


2018-09-28

3 UDAZKENEKO ALFABETO. kartelak

Gure ikasgela apaintzeko edota kortxoan udazkena etorri dela ospatzeko hemen ditugu 3 letra mota.

Inprimatu, moztu eta listo.




Irudiak jaisteko sakatu gainean

2018-09-24

UMEEN MEMORY BI JOLAS MOTA. jolasa

Eskolako ikaskideekin jolasa da hau.

Memory sinple eran jolas daiteke, baita beste modu batean: 

*Eserita batzarrean banatzen dira umeen karta guztiak eta irakasle bat (urdinak).

*Ume batek bere eskuinean ikaskideari hartzen dio karta bat eta bikotea egiten badu aparte uzten du.

*Horrela jarraitzen da irakasle karta bakarra geratu arte.

*Karta honekin geratzen den umeak irabazten edo galtzen du jolasa (aukeran). 

Jolasaren arauak ondo ikasi arte andereñoak frogak egingo ditu eta 3 pauso hauek jarraituko du:

1.- andereñoak umeekin jolastu froga moduan.
2.- umeek jolastu bakarrik baina bikoteak andereñoari ematen kontrolatzeko.
3.- umeek bakarrik jolastu andereñoaren kontrolik gabe.

Jolas honetan arauak jarraitzen ikastea da helburu nagusia.


Irudiak jaisteko sakatu gainean

2018-09-23

ZENBAKIEN KARTELAK. ikasmateriala

Zenbakien kartelak paretan edota kortxoan jartzeko.

Inprimatzen baditugu kartelak neurri txikian beste aukera bat bururatzen zait: pote batean plastikozko tapoiak jarri eta segun eta zein den txartelaren zenbakia hainbeste tapoi jarri behar dira.


Irudiak jaisteko sakatu gainean

2018-09-21

6 HUTSEGITE HORRI (2/2) ikasmateriala

Umeen hutsegiteak kontrolatzea inportante iruditzen zait. Horrela zer edo zer gertatzen dela nabarituko dugu eta lehen bait lehen konpondu ahal da.

Hemen duzue bigarren eta azken entrega, momentuz.







Irudiak jaisteko sakatu gainean

2018-09-19

6 HUTSEGITE HORRI (1/2) ikasmateriala

Lehen paper sinple batekin hutsegiteak kontrolatzen nituen. Orain, teknologia garaian, ordenagailuz egindako orrietan egiten dut. Denbora aurrera doa, ez da? 

12 hilabete, 12 hutsegite-parte. Gaur lehenengo entrega, bi egun barru bigarrena. 

Izugarri disfrutatu dut egitean. Zuen gustokoa izatea espero dut.







Irudiak jaisteko sakatu gainean

2018-09-17

IRUDI GEOMETRIKOAK jolasak

Jolasteko 5 aukera ditugu ordenagailu txokoan jartzeko. 

Horrela irudi geometrikoak finkatuko dira hobeto.






Jolasteko sakatu irudiaren gainean

2018-09-14

7 ORDUTEGI TEMATIKO ikasmateriala

Ziur nago jadanik 1go proiektuaren gaia jakingo duzuela, horregatik ordutegi aproposak egin ditut.

Hemen dituzue 7 gaiak: espazioa, dinosaurioak, piratak, gazteluak, animaliak, herioak eta fantasia.

Irudiak jaisteko sakatu gainean