2023-03-29

KOLOREZTATU LETREN ARABERA (inprimagarria)

Normalean, marrazkiak zenbakien, batuketen edo kenketen edo erakusten diguten ereduaren arabera koloreztatzen ditugu. 

Oraingoan abezedarioko letren arabera egingo dugu, horrela errepasatuko ditugu edo hobeto ikasiko ditugu.







PDFa jaitsi

2023-03-27

BEHATU, GOGORATU ETA KOLOREZTATU (9 txartel) (inprimagarria)

Gogoratu zein kolorez margotuta dauden irudiak txartelaren goialdean.

Gero, tolestu txartela erditik edo moztu goialdea.

Koloreztatu buruz kartoi mehearen behealdeko irudiak, kolore berberekin.










2023-03-08

LIMONADA FRESKOA jolasa (inprimagarria)

Joko honetan koloretako pegatinak hartu eta hutsik dauden limoi-ontzietan jartzen dira, txartelen posizio berean.

Eranskailuak dira limoi-ura hozteko izotzak.

Edalontziak daude 3, 4, 5 edo 6 izotzekin, haurrei jarri nahi diegun zailtasunaren arabera.

Komenigarria da plastifikatzea edalontzien txartelak.