Mostrando entradas con la etiqueta matematika. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta matematika. Mostrar todas las entradas

TRIKIREN GAILETAK koloreak eta kopurua lantzen

Joko honetan Trikiri merienda emango diogu.

Lehenik, Trikiren irudia kartoizko kaxa batean itsatsiko dugu, eta koloretako gailetak moztuko ditugu. Nahi adina gaileta inprima daitezke.

Gailetak erretilu batean uzten dira, eta 2 dado botako dira, zer kantitate eta kolore izan behar duten jakiteko. 
Gero, ahoko irekiduratik sartuko ditugu gailetak.

Jokalariek dadoak botatzen dituzte txandaka eta azken gaileta ematen diona irabazlea izango da .








BATUKETAK EGITEN GILTZEKIN

Gaur batuketak egingo ditugu.

Jarduera honetan giltza bakoitza dagokion giltzarrapoan jarri behar dugu.

Batuketekin oraindik berde samar badaude, makilatxoak edo bolatxoak erabil ditzakete laguntza moduan. 

Batuketa gehiago egin nahi badituzue eredu zuritan utzi dizuet.





3D ZENBAKIEN EREDUAK

Zenbaki horiek gure klasea apaindu dezakete, edo haurrek behatzak gainetik pasatu eta grafia praktikatzeko balioko digute. 

Dorre-jokoak ere egin daitezke, eta horiek osatzen dituzten zenbakien batura kalkulatu. 

Tira, haiekin jolasteko modu dibertigarri asko daude.

MATEMATIKA IKASTEN playlist-a

Hau matematika-playlist bat da.

Txikienek matematikak erraz eta alai ikasteko bideoak dira.

Hauen artean, sailak, zenbakiak, formak...

Ea gustatzen zaizkizuen!!

Sakatu irudian