Joko honetan Trikiri merienda emango diogu.
Lehenik, Trikiren irudia kartoizko kaxa batean itsatsiko dugu, eta koloretako gailetak moztuko ditugu. Nahi adina gaileta inprima daitezke.
Gailetak erretilu batean uzten dira, eta 2 dado botako dira, zer kantitate eta kolore izan behar duten jakiteko.
Gero, ahoko irekiduratik sartuko ditugu gailetak.
Jokalariek dadoak botatzen dituzte txandaka eta azken gaileta ematen diona irabazlea izango da .
No hay comentarios :
Publicar un comentario