2018-10-21

IRUDI GEOMETRIKOAK. animalien jolasa

Animalia hauek irudi geometrikoz eginda daude. 11 kartel dira.

Kartel handiak inprimatu, moztu eta plastifikatu ondoren oinarriak izango dira. Piezen kartelak inprimatzen dira eta moztu eta gero kartel handiaren gainean kokatu behar dira animalia osatzeko.

Kartulinetan inprimatzea komenigarria da, horrela tenteagoak izango dira.

Hiru artxibo desberdinak dira: kartelak berak, pieza zuri-beltzak margotzeko eta pieza kolorez bakarrik mozteko.




Irudia bakoitzaren gainean sakatu jaisteko.

2018-10-14

IRUDI GEOMETRIKOAK. zer eraiki?

Zer eraiki dezakegu irudi geometrikoekin? Zer-nolako marrazki ezagunak aterako zaizkigu?

Pdf artxibo batean ikusiko dugu.


Irudiak jaisteko sakatu gainean

2018-10-12

BILATU MARRAZKI DESBERDINA. logika

Ikusten duzuenez txartelak dira, 20 txartel desberdin. Gaia sagarra da.

Umeek lau irudien artean desberdina bilatu behar dute.

Egin daiteke batzarrean edota banaka matematika txokoan.


Irudiak jaisteko sakatu gainean

2018-10-09

UDAZKENA. jolasak

Udazkena urtaro aproposa da bi jolas hauek egiteko.

HOSTOEN EURIA:  hostoak bildu meta bat osatuz, hartu hostoak eta bota buru gainetik. Eskolako patioan egiten badugu... primeran!



UDAZKENEKO FRUITUEN MEMORIA: estali udezkeneko fruituen multzo bat trapu batekin, kendu pieza bat, estalgabetu multzoa eta umeek txandaka asmatu behar dute zer desagertu den. Hasieran egin 5 piezekin, gero jarri gehiago.



2018-10-05

UDAZKENEKO ESKULANAK. trikuak

Hemen ditugu trikuak edo kirikinoak.

Era desberdinak daude trikuak egiteko. Koloretako paper eta haria edo plastilina eta makarroiak. Aukeran guztiak!!! 
















Irudiak jaisteko sakatu gainean

2018-10-03

15 UDAZKENEKO MARRAZKI. koloreztatu

Udazkenak kolore politak ditu. Horregatik, marrazki-albuma egin dugu.

Lehenengo marrazkia azala da eta koloretako aztarnak uzten badituzte umeek izugarri polita geratuko da.


Orain 15 marrazkiak datoz.


Irudiak jaisteko sakatu gainean