LOGIKA-ELKARTEA jolasa

Txartelak moztu eta gero, umeek harremana duten 2 txartelak elkartu behar dituzte.

Jolas erraza da lehenago umeekin komentatu baditugu zer diren objektuak eta zertarako balio duten.

Horrela, ahozko adierazpena eta logika landuko ditugu.








Irudiak jaisteko sakatu gainean

TXIRRITX (4 urte) jolasak

Txirritx kilkerra izango da gidari eta gai ugari lantzeko aukera emango du. 

Puzzleak, labirintoak, ipuinak, memoria jolasak... modu dibertigarri eta didaktikoan landuko dira. 

Gai bakoitzean ipuin bat dago eta hau ardatza izanik, ariketa mota desberdinak landuko dira.
4 urteko umeentzat.

Ondo pasatu neska-mutilak!!!

Jolasteko sakatu irudiaren gainean

TTANTTO (3 urte) jolasak

Ttantto marigorringo txikiak, 10 marrazkirekin lagunduta, jolas mordoa eskaintzen dizkigu.

3 urteko umeentzat.

Ondo pasa jolasten!!!!!


Jolasteko sakatu irudiaren gainean

PUZZLEAK ONLINE jolasa

Puzzleak beti aukera ona izan dira arreta eta konzentrazioa mantentzeko.

Web honetan milaka puzzle aurkituko ditugu eta gainera hondoa eta piezen kopurua aldatu ahal dira.

Horrela nahiz umeek, nahiz nagusiek, nahi duten puzzle mota egingo dituzte.

Jolasteko  sakatu irudiaren gainean

KOLOREZTATZEKO MARRAZKIAK fitxak

Disneyren pelikulak asko gustatzen bazaizkizue hemen ditugu kolorez emateko hainbat orri, txikientzako edota handietako umeentzat.

Egun hauetan denbora pasatzeaz gain, esku-trebetasuna lortuko dugu.

Irudiak jaisteko sakatu gainean

KORONABIRUSA baliabideak


Kartel honetan gure desioak daude, baina egun hurbil batean egia izango da eta amets gaiztoa izan dela sinestuko dugu.

Txartela moduan inprimatu, kartoian itsatsi, kateorratza jarri eta paparreko bezala eraman jarrita egia bihurtu arte, hau da nire proposamena. 


UMEEI ZUZENDUTAKO OSAKIDETZAREN INFOGRAFIA
  


UMEENTZAKO GOMENDIOAK EMATEKO BIDEOA



GEHIAGO JAKITEKO ETA EGUNERATUTA EGOTEKO...


Sarean aurkitu dudan Koloretako Munstroaren ipuin egokitua. HEMEN.

Estekak ikusteko sakatu irudien gainean