2018-06-20

HAURREN GARAPENAREN JARRAIPENERAKO PROTOKOLOA dokumentuak

Orain dela urte gutxi, Eusko Jaurlaritzatik heldu zitzaigun dokumentu hau "denbora galtzeko" gauza zela pentsatu genuen, zeren umeekin gaudenok badakigu primeran nola dauden, zer gertatzen zaien eta nola murgiltzen diren gure umeak eskolan (egunero umeak behatzen ditugu eta).

Lehen urtean kostata baina egin genuen, hurrengo urteetan erraztasun gehiagorekin bete genuen eta azken urte hauetan, denbora da, dudarik gabe, baina gero eta hobeto betetzen dugu eta gero eta hobeto ikusten ditugu abantailak. 

Horregatik, nahiz eta ezaguna izan, hemen uztea, ordenagailuan datorren kurtsoan izateko, inportantea dela ustetan nago.


Dokumentua jaisteko sakatu gainean

2018-06-18

10 PUZZLE 0-TIK 10-ERA OPARIAK jolasak

Lagun batek pasatu dizkit puzzle hauek kurtsoko azken egunean emateko opari moduan.

Taldeko argazkiarekin batera ohartxo bat familiari eman eta umeentzako puzzlea. Primeran, ez da?

Denbora dago oraindik inprimatzeko.











Irudiak jaisteko sakatu gainean

2018-06-17

IPUINAK HASTEKO ETA BUKATZEKO FORMULAK dokumentua

Ia egunero ipuinak kontatzen ditugu klasean. 

Eta ia egunero ipuina hasteko eta bukatzeko formula berdinak erabiltzen ditugu. 

Dokumentu honekin formula desberdinak ikasiko ditugu, guk geuk baita gure umeek ere, horrela ipuinak "desberdinak izando dira".


Irudiak jaisteko sakatu gainean

2018-06-15

FORMA GEOMETRIKOEN BEREIZKETA fitxak

Fitxa multzo hau errazena da, baina, dena den, 5 urtekoentzat kurtso bukaeran eman behar zaie.

Hasieran umeekin egon behar da zer egin behar duten ondo azaltzeko.






Irudiak jaisteko sakatu gainean

2018-06-13

BASOKO DIAPORAMA eskulanak

Orain dela gutxi baserriko maketa egin dugu. Orain basoari dagokio.

Diaporama egiteko kartulina batzuk, kutxak, belarra eta animalien plantilak behar ditugu, besterik ez.

Hemen dituzue animaliak.




Irudiak jaisteko sakatu gainean

2018-06-11

UMEENTZAKO ARRISKUAK txartelak

Umeek zernolako arriskuak dauden etxean, kalean edo edozein lekutan jakin behar dute nahi eta nahiez. Horregatik batzarrean hitz egiteko arrisku txartel hauek oso aproposak dira.


Irudiak jaisteko sakatu gainean