Mostrando entradas con la etiqueta apps. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta apps. Mostrar todas las entradas

MITOLOGI PARK app

Zer aurkituko duzu Mitologi Park app-ean?

Olentzero, Basajaun, Mari, Tartalo... Euskal mitologiaren pertsonaia nagusiek 3 eta 10 urte bitarteko haurrentzako joko hezitzaile batzuk aurkeztuko dizkigute. 

Haiekin batera, puzzleak egingo ditugu, ezkutuan dauden objektuak aurkituko ditugu, ehunka galderei erantzungo diegu… eta Olentzerori opariak banatzen ere lagunduko diogu! 

Mitologi Park Android gailuetarako doako aplikazioa da. Etxeko txikienek ondo pasatzeko eta, era berean, euskal mitologiaren inguruan ikasi eta pertsonaia nagusiak ezagutzeko pentsatuta dago.

Sakatu irudiaren gainean

IPUIN KONTALARIA app

Ipuin honetan, zure ahotsa grabatu ahal izango duzu, eta istorioa jarraitzeko bi bide desberdinen artean aukeratu ahal izango duzu!


Sakatu irudiaren gainean

IKASIZ APP

Haurrentzako egindako joko hezigarri honekin, gure umeek hainbat gai desberdinei buruzko hitz berri ugari ikasi ditzateke, ondo pasatzen duten bitartean.

Gaiak dira: animaliak, etxea, herria, baserria, itsasoa, oihana eta basoa.

Jolasa jaisteko sakatu gainean

HIZTEGI APP

https://itunes.apple.com/us/app/hiztegiapp/id107927432
Hemen dugu hiztegi APP hau. Erabilgarria eta dohan ematen dute.

HiztegiAPP hiztegi bat baino gehiago da; zehazki, 36 hizkuntza-baliabide aldi berean kontsultatzeko aukera ematen du. Tartean, euskarazko hiztegi elebidunak, eleaniztunak, sinonimoen hiztegiak, corpusak, Xuxen zuzentzaile ortografikoa eta abar eskaintzen ditu.

Irudiaren gainean sakatu