2010-12-29

SAGUA KONTROLATZEKO NAHIAN?



3 urteko neska-mutilak askotan ez dira ibili ordenagailuarekin.

Ikastolan hastean saguaren mugimenduak eta aukerak ezezagunak egiten zaizkie.

Hasteko saguarekin jolasten eta bere funtzionamendu desberdinak ulertzeko (mugitu, seinalatu, klik egin eta arrastratu) hemen daukagu lekua.


Sakatu irudian sartzeko.

2010-12-26

Gabonetan ere jolastu VEDOQUE


Gabonetako jolasak ekartzen ditut orain. Disfrutatu, pentsatu baino lehen oporrak bukatzen direla eta.
Sakatu irudian sartzeko.

2010-12-24

Gabonetako TXARTELA egiteko prest?



Egin eta bidali, besterik ez da egin behar pertsona estimatuei bidaltzeko Gabonetako chritsma.


Sakatu irudian sartzeko.

2010-12-22

JAIOTZA digitala eraiki


Jaiotza eraiki nahi baduzue, hemen duzue aukera.
Zenbat eta gehiago egin, orduan eta politagoa aterako da.

Sakatu irudian sartzeko.

2010-12-20

Gabonetako ZUHAITZA apaindu

Gabonak ez dira Gabonak pinua ez badago apainduta. Milaka kolorez eta eraz egin dezakezue. Aprobetxatu! Ez dugu erosi behar eta!

Sakatu irudian sartzeko.

2010-12-10

ADIMEN BIT-ak eginda




Haur Hezkuntzakoentzak BIT-ak egitea erraza da, informazio gutxi eta oso konkretua eman behar delako.


Bestaldetik, material eskasarekin eragitea erraza da:

-Ordenagailua internetekin (argazkiak ateratzeko).

-Testu tratatzeko programa (Word edo Writer) (ateratako argazkiak dokumentutan ipintzeko).

-Koloretako inprimagailua (egindako dokumentuak inprimatzeko).

-Koloretako A5 kartulinak (moztu ondoren, inprimatutako argazkiak itsasteko).

-Plastifikagailua (egindako lana zaintzeko).

-Plastikozko poltsak (hurrengo urteetan eralbilgarriak izateko).

Dena den, lan asko dela pentsatzen baduzue, hemen duzue
esteka beste irakasle batek egindakoak erabiltzeko momentuz.

2010-11-28

Gabonetako marrazkiak DIBUJOS.NET

Gabonak direla eta, hona hemen marrazkiak egiteko Web orri interesgarria.

Behin irudia margotuta, inprimatu, gorde edo beste bati bidali egin dezakegu.

SAKATU IRUDIAN

2010-11-22

2010-11-15

CASALS TORBELLINOS proiektua - 4 urte


4 URTE
Aukera ona dugu klasean ikasten dena errepasatzeko jarduera hauekin. Casals Argitaletxekoak dira.

Sakatu irudian sartzeko.

2010-11-08

CASALS TORBELLINOS proiektua - 3 urte


3 URTE
Casals argitaletxeak hiruhilabetetako jarduerak eskaintzen dizkigu. Oso jarduerak aproposak dira erraz ikasteko.

Sakatu irudian sartzeko.

2010-10-13

CHILDTOPIA


Euskeraz aurkituko ditugun jolasak denetarikoak dira: musika, oroimen, hizkuntza, matematikak, abilezia, kreatibitatea eta behaketa.



Sakatu irudian jolasten hasteko.

2010-09-28

Eskulanak egiteko



Web orri honetan eskulan errazak aurkituko dituzue. Ondo dago eguraldi txarra egiten duenerako eta ezin da patiora joan.

Sakatu irudian sartzeko.

2010-09-04

HIRUKIAK

Hirukiak ezagutzen dituzue? Istorio barregarriak dituzte, ez da? Betiko ipuinak ere agertzen dira haien filmeetan.
Hemen uzten dizuet bere gunea. Jokoak, marrazkiak, liburuak eta dendaz gain beste mila gauza egiteko.

Sakatu irudian sartzeko.

2010-07-15

Ingelesa YES? KABOOSE



Anima zaitezte eta sartu Web orri honetan.

Preschool sakatzean Haur Hezkuntzako jarduerak agertuko dira. Dibertitu ahala ikas daiteke eta hemen duzue adibiderik nabarmenena.


Sakatu irudian sartzeko, please.






2010-07-10

Marrazkiak milaka MARGOTU NAHI? YODIBUJO



Marrazkilari onak zarete?. Marrazkiak zuen gustokoak dira? Marrazkigile bihurtu nahi?

Behar duzuena aurkitu dut.



Sakatu irudian Web orrira joateko.

2010-06-17

Web orri guztiontzat



Denetariko jolasak (pentsatzekoak, dibertigarriak, puzzleak, trebetasunezkoak...) aurkitzeko hemen duzue Web orririk aproposena.

Sakatu irudian sartzeko.

2010-06-10

JOKOAK ETA JOKOAK

Aurrekoan bezala honetan milaka joku aurki ditzakegu, adin guztietarako.

Sakatu irudian sartzeko.

2010-06-07

IRAKUR-IDAZKETA

Irakurketan eta idazketan trebatzeko daukagu helbide hau.
Nahiz letrak, nahiz silabak, lantzen dira ariketa ugariz (grafiak, bereizketak, hitzen osaketak...).

Ez gara aspertuko jolasean.

Sakatu irudian eta ikusi eta ikasi.

2010-05-28

SM argitaletxeko jarduerak

SM argitaletxeak flashez egindako jolasak eskaitzen dizkigute.
Haur Hezkuntzako urte guztientzat eginda, sagutxoarekin hasteko aproposak dira. Baita gero logika eta trebetasuna lortzeko ere.

Hemen dituzue estekak, aprobetxatu.

Hiruhilabetetako jardueretan sartzeko esteka ez dabilenez, mesedez, kopiatu beheko helbideak eta itsatsi helbideen marran.

3 urte

Sagua

http://www.librosvivos.net/flash/Infantil_3/Infantil3_trim1.asp?idcol=32&idref=''

http://www.librosvivos.net/flash/Infantil_3/Infantil3_trim2.asp?idcol=32&idref=''

4 urte

Sagua

http://www.librosvivos.net/flash/Infantil_4/Infantil4_trim1.asp?idcol=32&idref=''

http://www.librosvivos.net/flash/Infantil_4/Infantil4_trim2.asp?idcol=32&idref=''

http://www.librosvivos.net/flash/Infantil_4/Infantil4_trim3.asp?idcol=32&idref=''


5 urte

Sagua

http://www.librosvivos.net/flash/Infantil_5/Infantil5_trim1.asp?idcol=32&idref=''

http://www.librosvivos.net/flash/Infantil_5/Infantil5_trim2.asp?idcol=32&idref=''

http://www.librosvivos.net/flash/Infantil_5/Infantil5_trim3.asp?idcol=32&idref=''

2010-05-04

ZOO INTERAKTIBOA

Zoo batean ibili zara oporretan? Ez?
Hemen duzu animalia batzuk ezagutzeko aukera.

Sakatu irudian zoora joateko.

2010-04-20

BEE FAMILIA

Euria eginez gero, hemen duzue familia dibertagarri baten abenturak eta eguneroko zereginak. Jolastu eta ikasi arropa zintzilikatzen, erosketak egiten, ipuinak kontatzen...


Sakatu irudian jolasteko.

2010-04-16

BOKALAK

Bokalak, ikasten diren lehenengo letrak dira. Baina, posible al da jolastea haiekin? Baietz, esango genuke. Egiaztatu aukera.

Sakatu irudian bokalekin jolasteko.

2010-04-10

Baliabide gehiago Ingurogiroa KIRIMA

Inguru Giroari buruzko unitate didaktiko honen helburua
umeek kutsaduraren ondorioak ezagutzea eta klima aldaketaren inportantzia barneratzea da.
Haur Hezkuntzako 2. zikloko curriculum barruan sar daiteke proiektu hau.

Sakatu irudian sartzeko.

2010-04-05

SESAMO Ataria

Atari honetan buru-hausgarriak, marrazkiak, labirintoak, itzalak, gurutzegramak, hizki-zopak, idazketa, kaligrafia eta abarreko jarduerak daude.
Denbora luze ordenagailuaren aurrean egoteko eginda dago. Sakatu irudian jolasteko.

2010-04-02

PIPO Ataria

Joko online hauetan sartzeko harpidetza doan egin behar da. Erregistratu ondoren milaka eta milaka jokoekin aukera izango dugu dibertitzeko eta ikasteko aldi berean.
ONDO PASA!!

Sakatu irudian sartzeko.

2010-03-31

BERRIA

**********************************
IKUSI DITUZUE BEHEKO PINGUINOAK? PASATU SAGUA GAINETIK ETA ZURERA MUGITUKO DIRA. TXARMANGARRI, EZ DA?
**********************************

2010-03-30

Baliabide berriak CATALUNIA 2

Oraingoan margotzeko txokoa. Aukera galanta aurki dezakegu web orri honetan. Picasso bihurtu eta... lan eta lan aritzen badira umeak.

Sakatu irudian sartzeko.

Baliabide berriak CATALUNIA

Cataluniatik jolas-txoko hau etorri zaigu. Herri guztietako jokoak aurkituko ditugu. Aprobetxatu txikiei erakusteko.

Sakatu irudian web orrira joateko.

2010-03-04

Baliabide batzuk GALIZIA

Gure bidaian Galiziara joango gara.

Flash-en eta testu bertsioan aurkituko dugu sarrera.



Sakatu irudian baliabideen zerrenda eskuratzeko.

Baliabide batzuk MINISTERIO DE EDUCACIÓN

"Ministerio de Educación" orrialdean gaude orain.


Fantasmin jokoa da.

Sakatu irudian jolasteko.

2010-03-03

Baliabide batzuk ANDALUZIA

Gaur Andaluzian gaude.

Hainbat joko daude Web orri honetan. Erabiltzako prest daude, gorde nahi badituzue ere egin daiteke.



Sakatu irudian web orrira joateko.


2010-03-02

Baliabide batzuk VALENTZIAKO ERKIDEGOA


Valentziako Erkidegoaren Web orritik Haur Hezkuntzako baliabideak uzten dizkizuet esteka honetan.



Sakatu irudian sartzeko.


Esteka berriak

Saretik ibiltari bihurtu naiz. Baliabide askorekin topatu ondoren, erabilgarrienetariko batzuk jarriko ditut hurrengo sarreretan, aprobetxagarriak izango direlakoan.

2010-02-21

HHko gelako proposamenak - Eusko Jaurlaritza

Hezkuntza Sailaren argitalpenen artean, "Curriculum-Materialak" bilduman sartuta, "HHrako gelako proposamenak" aurki ditzakegu.
Hemen duzue sarbide zuzena.

2010-02-16

EDUCAPEQUES

Atari hau aurkitu nuenean ez nekien zenbat ordu pasatu nuen salseatzen. Umeei izugarri gustatzen zaie.
Haur Hezkuntzarako 3 urteko haurrentzat aproposena "MAS PEQUES" gunea da.
5 urtekoentzat, berriz, "JUEGOS DE LOS MUNDOS" gunea da gehien disfrutatzen dutena.

Sakatu irudian atari horretara joateko.

2010-02-15

INTERNENES

Web orri honetan haur hezkuntzarako umeentzako milaka jolas aurki ditzakezue "deskargatzeko". Horrela behar duzuen momentuan jarriko dituzue martxan.

Sakatu irudian web orrira joateko.

2010-02-12

Hamaika jolas

Internetetik hainbat web orritan begiratu ondoren, Haur Hezkuntzarako interesgarriak iruditu zaizkidanak apurka apurka joango naiz jartzen.
Batzuk euskeraz, beste batzuk gaztelaniaz edo ingelesez, denak aprobetxagarriak dira.


ONGI ETORRI JOLASTERA!!!

2010-02-08

2010-01-10

5 urteko umeentzat - ESCOLA PUIG D'ARQUES





5 urteko umeak dituzue? Unibertsitarioak direla uste duzue? Ezin dira trebeagoak izatea? Egiaztatu nahi duzue? Sakatu arkatzan eta jakingo duzue egia den ala ez.
Sakatu irudian sartzeko.

2010-01-09

4 urteko umeentzat - ESCOLA PUIG D'ARQUES





Trebeak dira saguarekin umeak? Beste aukera duzu ziurtatzeko. Sakatu arkatzaren gainean eta onena diren ala ez jakingo duzu.

Sakatu irudian sartzeko.

2010-01-08

3 urteko umeentzat - ESCOLA PUIG D'ARQUES





Sagua kontrolatzen dute zure haurrek? Ez? Esteka honetan hamaika joku aurkituko dituzue trebeena izateko.

Aurrera eta txapelduna izatera!!
Sakatu irudian sartzeko.

2010-01-03

DIBERTSIOA ERRUZ IZATEKO - POISSON ROUGE


Internetetik mugitzean web orri hau aurkitu dut. Gusto guztietarako jokuak ditu. Nahiz eta txikientzat eginda egon, helduak ere dibertituko dira oso erakargarria da eta.

Sakatu irudian sartzeko.