Mostrando entradas con la etiqueta ipuinak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ipuinak. Mostrar todas las entradas
ZIKOINA ANILA ipuina
Roberto Ferrero egileak gaixotasun arraro batekin elkarbizitzen duen haur baten ametsa erakusten digu. Egileak uste du haur horiek integratzeko eta laguntzeko familietatik hezkuntza ezinbestekoa dela eta familietan horrelako egoerak normalizatzen ipuinak lagungarria izan daitekeela.
BI ANAIAK ETA SORGINAK ipuina
Ipuin hau oso ezaguna da.
Basoko sorginekin topo egin zuten bi anaien bizitza kontatzen digu.
Bata ona zen eta oso ondo kantatzen zuen, bestea alferra, harroputza eta xelebrea zen.
Sorginek haietako bat saritu zuten eta bestea zigortu egin zuten.
Inbidia, nagikeria, harrokeria, ontasuna eta apaltasunari buruzko ipuin bat da.
OLENTZERO-REN OPARIAK ikasgelan izateko
Olentzero urtero etortzen da eskolara eta gauza asko oparitzen dizkigu.
Aurten, 6 hilabetetik aurrera erabil daitezkeen liburuak dira, liburutegia osatzeko.
Denak bilduma berekoak dira eta asko dira.
Arrakasta handia dute eta txikiak eta ez hain txikiak atsegin dituzte.
Hemen adibide batzuk dituzue.
Sakatu goiko irudian bilduma osoa ikusteko.
DOÑA KARMEN IPUNA (baserriko animaliak) (ipuina+ jarduerak) (inprimagarria)
Ipuin hau oso ezaguna da, baserriko animaliak eta haien ahotsak lantzeko erabil daiteke edota Liburuaren Eguna ospatzeko.
Sarrera honetan ipuinaren aurkezpena, inprimatzeko ipuina, ipuina piktogramekin, bideo bat, serie-fitxa bat, irakurketa-idazketa fitxa bat, hatz-txotxongiloak eta koroak uzten dizkizuet, ipuina antzerki txiki bat eginez kontatzeko edo antzezteko.
PINTTO ETA ORKESTRA ipuina (liburu soinuduna)
Pintto oso pozik dago! Gaur gauean, kontzertua izango dute basoan. Baina non dira musikariak?
Prest zaude doinuz jostako ibilaldi bihurri bat egiteko?
Hemen dugu ipuin musikal bat, haurrei gustatuko zaiena. Arbel digitalean lan egiten bada... hobe.
Ikusteko sakatu irudian
OLENTZEROREN IPUINAK
Olentzerori buruzko ipuinak milaka aurki ditzakegu. Hemen oinarrizko zerrenda uzten dut.
++OLENTZERO ETA HAURRAK
++OLENTZERO ETA LAPURRAK
++OLENTZERO-ENBORRA
++OLENTZERO, ANTTON ETA LIBURU MAGIKOA
++OLENTZEROREN ISTORIOAK
++OLENTZERO ETA HAURRENTZAKO KANTAK
++OLENTZERO ETA MARI DOMINGI
++IKASKINA OLENTZERO BIHURTU ZENEKOA
++OLENTZERO IPUINEN HERRIALDEAN
++OLENTZERO LEIHOREKIN
++ARGITXO ETA OLENTZEROREN OPARIA
++OLENTZERO GURE ARTEAN
++OLENTZERO ETA GALTZAGORRIAK
++OLENTZERO ETA LAPURRAK
++OLENTZERO-ENBORRA
++OLENTZERO, ANTTON ETA LIBURU MAGIKOA
++OLENTZEROREN ISTORIOAK
++OLENTZERO ETA HAURRENTZAKO KANTAK
++OLENTZERO ETA MARI DOMINGI
++IKASKINA OLENTZERO BIHURTU ZENEKOA
++OLENTZERO IPUINEN HERRIALDEAN
++OLENTZERO LEIHOREKIN
++ARGITXO ETA OLENTZEROREN OPARIA
++OLENTZERO GURE ARTEAN
++OLENTZERO ETA GALTZAGORRIAK
BURUTIK OINETARA ipuina
Ipuin hau asko gustatu zaigu eta, gainera, oso zaila da lortzea, deskatalogatuta dagoelako eta ez delako saltzen.
Hemen uzten dizuet lortu dudan artxiboa. Espero dut guri adina gustatuko zaizuela.
IPUIN INKLUSIBOA- LAU IZKIN ZIZTRINENGATIK
Hain ezaguna den ipuin hau laguntza handia da gure ikasgeletan aniztasuna eta inklusioa lantzeko.
Ez dut euskarazko testua aurkitu, baina bideoa utzi behar badut, kamishibaiarekin erabiltzeko prestatutako ipuina eta 4 saiotan lantzeko argibideak.
PICASSOK ELURREZKO PANPINA BAT MARGOTUKO BALU... ipuina
Ipuin berezia da hau. Arte beteta dago.
"Picassok elurrezko panpina bat margotuko balu" nola izango litzake?
Eta zurea?
Galdera honetatik sortzen da liburu ilustratu xarmangarri, apetatsu eta hezigarri hau, artistaren irudimenak gai prosaiko baten magia nola inbokatu dezakeen erakusten duena. Greg Newbolden arte kamaleonikoak Roy Lichtensteinen elurretako heroia eguna salbatzen erakusten digu, Georgia O 'Keeferen elur panpina basamortuan loratzen, Claude Moneten elur panpinak lastategi baten artean, Grant Wooden elur gotiko amerikarreko panpina, Jackson Pollocken elur panpina hamar mila ikurrekin bezala, Derreteil izpiekin eta panpina tanteoak eluz.
IPUINEN BIDEOAK ipuinak
Hemen ditugu ipuin askoren bideoak.
Batzuk ez dira ikusten baina aukera ona da begi-kolpe batez ipuin bat momentuan izateko.
Ipuinak ikusteko sakatu irudiaren gainean
MAISU, BEITU ZER EGIN DUDAN! doako ipuina
Milaka gauza egin daitezke etxean ez aspertzeko eta ikasteko aldi berean.
Ipuin honetan aukera paregabeak aurkituko ditugu umeak laguntzeko, bultzatzeko, ikasteko eta dibertitzeko.
Ni laguntzailea izan naiz, honetan ere.
Ipuina jaisteko sakatu gainean
Suscribirse a:
Entradas
(
Atom
)

































