Mostrando entradas con la etiqueta nortasuna eta autonomia pertsonala. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta nortasuna eta autonomia pertsonala. Mostrar todas las entradas

ARROPA ESEKITZEKO JOLASA DUGU

Arretaren, estimulazio kognitiboaren eta motrizitate finaren jolasa da.

Haurrek txartel bat hartu behar dute eta zintan edo sokan modeloari jarraitzeko arropa egokiak jartzea lortu behar dute, ereduan agertzen moduan.

6 txartel desberdinak daude eta 18 arropa mota.





"BAKARRIK LAN EGITEN DUGU" KOADERNOTXOA

Kartel hauekin koadernotxo bat egin dut haurrek bakarrik lan egin dezaten. 

Lehenik eta behin batzarrean esan dut ez dakitelako irakurtzen, eta horri buruz gauza asko pentsatu eta esan dituzte.

Koadernotxoak poztu egiten ditu. Behin eta berriz ikusten dute eta besteei azaltzen diete, kar, kar.

4 urtekoentzat aproposa da.








AURPEGIAK MARGOTUZ (inprimagarria)

Aurpegiak dituzten fitxa horiek haurren gorputzaren ezagutza sendotzeko balioko digute.

Gustukoen duten irudia aukeratzen utziko diegu. Ondoren, nahiago duten azal-kolorearen aurpegia margotu eta aurpegi bat osatzen duten elementuak marraztu ditzakete.

Fitxek gehiago irautea nahi badugu, azalaren kolorea margotu ondoren plastifikatu ahal izango ditugu.

15 aurpegi desberdin daude.





UMEAK ETA ARROPAK (bi tamaina) (inprimagarria)

Urtaroak aldatzen ditugunean, daramagun arropari buruz hitz egiteko aprobetxatzen dugu. 

Hemen uzten dizkizuet bi tamaina: neskatoa, mutikoa eta arropa. Inprimatu, ebaki eta haiekin jolastu.

Tamaina handia oso ondo dator txikienentzat, eta tamaina txikia, berriz, gauza txikiak ebakitzen eta maneiatzen erraztasun handiagoa duten nagusientzat.








IKASTETXEKO PATIO NATURALAK. NOLAKOA IZAN BEHAR DIRA?

Gure eskoletan barrualdeko espazio itxietan egotera ohituta gaude eta kanpoko jolastokian metatutako energia guztia kanporantz ateratzeko espazioa izatera.

Ia beti kanpoko espazio horiek asfaltokoak dira, zabuekin edota kantxekin.

Pedagogiako aditu askok esan duten bezala, jolastoki hauek ez dira batere aproposak umeak garatzeko.

Orduan, zein da irtenbidea? Irtenbiderik egokiena patio aldatzea da.

Baina nolakoa izan beharko luke eskolako patioak? Eta zertarako aldatzea?

Hauek dira onura nagusiak:

Kognitiboak: natura eskolara hurbiltzeak haurren garapen kognitiboa hobetzen du, behatzeko, aztertzeko eta arrazoitzeko gaitasuna handitzen baitu. Gainera, haur batek ondo prestatutako kanpoko espazio batean, askotariko testurekin, lor ditzakeen manipulazio-esperientziek haren garapen intelektuala eta zentzumenak estimulatzen dituzte.

Emozionalak: aire zabaleko espazio batean elementu naturalak egotea eta horiek manipulatzeko egiturak ezartzea (jolas-etxetxoak, kanpoko sukaldetxoak, baratzeak, etab.). Haurrek komunikatzen, negoziatzen, partekatzen, lankidetzan aritzen, koordinatzen eta abar ikasten dute.Gainera, aire zabalean estres gutxiago pilatzen da.

Fisikoak: denok dakigu jarduera fisikoa oso onuragarria dela haurrentzat (eta helduentzat, noski). Gorputzarentzat ona da, lasaitzen laguntzen die, osasuntsuago egoten laguntzen die, eta ikaskuntza intelektuala ere errazten du (hobeto ikasten da jarduera fisiko pixka bat egin ondoren). Hala ere, eskola askotan, jarduera fisiko posible ia guztia kirol lehiakorretan jokatzera mugatzen da, eta haur guztiei ez zaizkie gustatzen. Jarduera fisikoa egin ahal izateko beste espazio eta egitura mota batzuk bultzatzea ideia zoragarria da haur guztiek gorputza mugitzearen ondorio positiboez baliatzeko aukera izan dezaten.

Aurrekoa ikusita galdera da: zer elementu jarri behar ditugu horrelako patioan?

1. Harea eta lurra sartzea. Hondarra eta ura dauden lekuetan ez dago eraikirik. Haurrek ez dute beste ezer behar. Hondartzan gertatzen den bezala.

2. Ura. Aurreko puntuarekin lotuta, ura beti da beharrezkoa baino gehiago. Nola landuko da ondo hondarra, bestela? Iturriak edota kanpinerako ur-tankeak dira irtenbideak.

3. Kanpoko sukaldetxoa. Kanpoko sukaldea haurrek aurreko elementuak jolasten, esperimentatzen, ontzi-aldaketak, pasteltxoak eta abar egiteko erabiltzen duten espazioa da.

4. Desnibelak. Desnibelak dibertigarriak izateaz gain, motrizitate lodia eta oreka estimulatzen eta lantzen laguntzen dute. Oso baliabide ekonomikoa izan daitezke. Menditxo eta duna xume batzuek dibertitzeko orduak eman ditzakete. Harkaitzekin desnibelak ere sor daitezke. Are gehiago, eskalada-hormak jarri behar dira, hori baita aukerarik azkarrena eta merkeena (segurtasun-materiala egon behar da beti azpian edo zoru moteltzaileak).

5. Landaredia eta baratzea. Eskola guztiek izan beharko luketen zerbait, bizitzaren zikloak, landareen eta naturaren zaintza ulertzen laguntzeko.

6. Etxetxoak eta etxolak. Aterpeek jolas irudimentsu eta sinbolikora gonbidatzen dute, baita haur batzuen arteko jolasetara ere.

7. Enbor-zirkuituak. Enbor-zirkuituak aproposak dira motrizitatea, koordinazioa eta oreka estimulatzeko, esertzeko balio dute, egurra eta enborrak sentitzeko, espazioak mugatu ditzakete, eremuak markatu, etab.

Behin ikusita, gure hirian gertatzen dena komentatzen dizuet.

"Gasteizek patio berdeagoak nahi ditu buru-ongizatea eta eskola-errendimendua hobetzeko
Ikerketa baten arabera, ikastetxeen azaleraren % 81 asfaltoa da, eta horiek eraldatzea «aukera bat» litzateke." Artikulua

FAMILIA ZUHAITZA

Familia gaia landu genuenean zuhaitz genealogikoa, hau da, "familia zuhaitza", egin genuen.

Umeek haien gurasoen eta aiton-amonaren izenak gogoratu behar zituzten, baina kasu batzuetan oso zaila izan zenez, ohar bat etxera bidali zen.

Zuhaitz honekin familiaren inportantzia eta gaur egungo familia mota desberdinak ikas daitezke. Horregatik, oso interesgarria da.

Zuhaitza bete ahal da argazkiekin, izenekin edo marrazkiekin. Gero, kartulina batean itsatsi, marko bat utziz, eta etxera eramango dute.


Irudia jaisteko sakatu gainean

Pelutxe bereziak FLUFF

Oraindik ez da pasatu Olentzero, ezta Errege Magoak ere. Beraz, jostailu didaktikoa, praktikoa eta pedagogikoa erosteko denbora dugu.

Pelutxe-ebook hauek umeei beldurra desberdinak eta ziurtasun falta kentzeko balio dute.

Sortzaileek, Alberto Romerok eta Marta Ruedak, Espainan eta Alemanian egin nahi izan dute.

Sakatu irudian sartzeko.

Jarduerak CONSTRUCTOR

Constructor aplikaziarekin egindako jarduerak dira.

Sailkatuta daude 2 zifraz: lehenak dituen estekak esaten digu eta bigarrenak dauden sub-kategoriak.
Sakatu irudian sartzeko.

Barazkiak edo aurpegiak? CHILEPARANIÑOS

Aurpegiak egiten denbora pasatuko zaigu. Gainera, barazkiekin egiten baditu, ezinbestekoa!!!!

Jarduera barregarri eta desberdin hau arbela digitalean egin daiteke.
Sakatu irudian sartzeko.