Mostrando entradas con la etiqueta beldur-astea. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta beldur-astea. Mostrar todas las entradas
BELDUR-ASTEKO DADO JOLASA
Fitxa hauek koloreztatzeko dadoak behar ditugu.
Taldean jolasten da, txandakatuz.
Dadoa bota ondoren margotu behar da dagokion zatia irudia bukatu arte.
Dibertigarria da, benetan!!!
BELDUR-ASTEAN LETREN JOLASA
Hemen txartel batzuk ditugu beldur-asteko hiztegia lantzeko.
Haurren adinaren arabera, txartel batzuk edo beste batzuk erabiliko ditugu.
Jolasteko moduak:
1- Letra guztiak. Inprimategiko edo zurezko jokoetako letra karratuak beharko ditugu (argazkikoak).
Pieza aukeratu eta letraren gainean jartzen dute hitza osatu arte.
2- Kontsonanteak bakarrik. Falta diren bokalekin zurezko piezak jar ditzakete, edo gainean idatzi eta gero ezabatu.
3- Letrarik ez. Hitza laukitxoetan idatz dezakete, edo inprentako piezekin osa dezakete hitza.
Behean Scrabbleko letrak ere utziko dizkizuet, ikastolan zurezko inprentarik ez baduzue ere.
PDFa jaitsi
BELDUR-ASTEKO MAHAI-ZAPIAK
Atzo galletak egin genituen, gaur mahai-zapiak egingo ditugu mahaia ez zikintzeko.
Lehen mahai-zapi bakoitzean dagoen hitza edo gure izena idatzi behar da.
Plastifikatu ondoren erabiliko ditugu egindako galletekin.
Horrela Beldur-asteko hiztegia ikasiko dugu. 9 mahai-zapi daude.
A zer askaria!!!!!
Mahai-zapi hauek beste erabilera dute. Arte txokoan plastilina edota pintzelez margoak erabiltzean mahiaren gainean jarriko ditugu.
BELDUR-ASTEKO GALLETAK
Ikasgelan sukaldaritza saio bat egitea, noizean behin, haurrei gustatzen zaie eta niri gustatzen zait.
Hori aprobetxatuz Beldur-asteko galletak egitea bururatu zait.
Oso errezeta erraza da.
Galleta MARIAK eraman eta apaindu.
Apaintzeko koloreetako fondant-a behar dugu, eta galletan itsasteko nahikoa izango da gurin pixka bat glass azukrearekin nahastuta.
Gero utzi lehortzen 5 edo 6 ordu eta... JATERA!!!!!
Hemen galleten errezeta uzten dizuet, zuek zeuek nahi baduzue etxean egitea. LOTURA
Suscribirse a:
Entradas
(
Atom
)












































