Mostrando entradas con la etiqueta zehar lerroak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta zehar lerroak. Mostrar todas las entradas

BAKEAREN LIBURUA aurkezpena

Liburu honen orrialde bakoitza abiapuntu bat da txikienek bakea zer den hausnar dezaten, hainbeste lantzen ditugun mundu mailako bakearen estereotipoetatik kanpo. 

Bakeak kontzeptu hurbilagoa, pertsonalagoa eta intimoagoa izan behar du, eta liburu honek, orriz orri, benetan bakea ematen diguten gauzez gozatzen laguntzen digu.

Batzarrean lantzeko primerakoa, benetan.

Aurkezpena jaisteko sakatu irudiaren gainean

UMEENTZAKO ARRISKUAK txartelak

Umeek zernolako arriskuak dauden etxean, kalean edo edozein lekutan jakin behar dute nahi eta nahiez. Horregatik batzarrean hitz egiteko arrisku txartel hauek oso aproposak dira.


Irudiak jaisteko sakatu gainean

Jarduerak CONSTRUCTOR

Constructor aplikaziarekin egindako jarduerak dira.

Sailkatuta daude 2 zifraz: lehenak dituen estekak esaten digu eta bigarrenak dauden sub-kategoriak.
Sakatu irudian sartzeko.

Istripuen prebentzioa INC

"Instituto Nacional de Consumo" delakoak eguneroko istripuen prebentzioa egiteko, lantzeko eta ikasteko Teo eta Bea pertsonaiak azaltzen dizkigu.

Kolektiboki egitea, hau da, arbela digitalean, oso interesgarria izan liteke umeak kontzientzia pixkat hartzeko.
Sakatu irudian sartzeko.

Barazkiak edo aurpegiak? CHILEPARANIÑOS

Aurpegiak egiten denbora pasatuko zaigu. Gainera, barazkiekin egiten baditu, ezinbestekoa!!!!

Jarduera barregarri eta desberdin hau arbela digitalean egin daiteke.
Sakatu irudian sartzeko.

Sukaldaritza tailerra eskolan

Joan den egunean blog batean nire sukaldaritza bloga aurkitu nuen. Poztasuna sortu arren, sarrera berri batean blog honen helburuak jarri behar nituela bururatu zitzaidan.


Beste tailerren artean Haur Hezkuntzan sukaldaritzakoa ezinbestekoa dela pentsatzen dudanez, hemen uzten dizuet esteka (sakatu irudian).
Nire lagunen eskoletan ere saiatzen dira hau prestatzen hezkuntza osoa eta integrala izan dadin. Ez dugu ezer galduko noizean behin saiatzen bagara horrelako tailerra antolatzen. Egin ondoren zein erabilgarria den ikusiko duzue eta, ziur aski, urtero prestatuko duzuela. Beno urtero baino hobeto egongo litzateke astero egitea, baina konformatu egingo gara saiakerarekin.

Anima zaitezte!!! Ikasturtean hasieran gaude eta oporretatik ekarri ditugun indarra eta energia gauza dibertigarrienetan eta hezigarrienetan sartu behar dira.

Errezetak errazak dira, umeentzako egindakoak, beraz ez duzue barkamenik!!!

Jokoak BABYTV

Nahiz eta ezaguna izan, dauden jokoak izugarriak dira: koloreak, mozorroak, soinuak, memoria jolasak, ezkutaketa...

Indibidualki edota Arbela digitalekin erabiltzeko aproposa.
Ingelesez, frantsesez, alemanez, portugeleraz...

Sakatu irudian sartzeko.

Baloreak ikasten JCLIC

Material hau ezaguna da. Behintzat Erkidegoan.

Istoriatxo batzuen bidez, umeen sentimenduak azalaratzen ditu: gezurrak, beldurrak, aurreiritziak...
Materiala gaztelaniaz, euskaraz eta katalunieraz aurki daiteke.

Sakatu irudian sartzeko.

Ataria OSASUNKUME


Atari honetan jokoak, ipuinak, gurasoentzako, umeentzako eta irakasleentzako guneak daude.

Entretenigarria, benetan.

Sakatu irudian sartzeko.

Bide Hezkuntza DISNEY

 Jota Jotak bide hezkuntza ikasi nahi du, lagunduko diogu?

Arauak eta arriskuak jakitea ondo legoke beti.

Sakatu irudian sartzeko.

Rosa caramelo (webquest)

Diskriminaziorik gabeko sexu-hezkuntza da webquest honetan eta ipuin ezagun honetan tratatzen dena. Baita hezkuntzan helduek duten papera ere.
Beraz, interesgarria da leku guztietatik ikusita.

Sakatu irudian sartzeko.

Jokoak EXTREMADURA

Hizkuntza Berezietakoentzat  Junta de Extremadurak egindako materialak dira. Dena den, Haur Hezkuntzan erabil daitezke.

Curriculum osoko arloak azaltzen dira. Oso interesgarria arbela digitalean egiteko.
Sakatu irudian sartzeko.

Bizitza naturala DISCOVERYKIDS

Hiru joko zoragarriak dira: itsasokoa, formetakoa eta koloretakoa, eta lorategikoa.

Nahiz eta marrazkiak sinpleak izan, erakargarriak dira oso.

Sakatu irudian sartzeko.

Trafiko seinaleak MEC

Trafikoarekin ez da jolasten arriskutsua da eta. Bide ziurtasuna barneratzeko motel eta geldirik gabe ikasi behar da.
Joku hauekin trafiko seinaleak eta duten garrantzia ikasiko dugu.

Aproposa da arbela digitalean kolektiboki erakusteko.

Sakatu irudian sartzeko.