Mostrando entradas con la etiqueta DIY. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta DIY. Mostrar todas las entradas

GARDETASUN-JOKOA SOINUAREKIN (1go zikloa) eskulanak

Eskulan hau zoragarria da soinuak txikienekin lantzeko. 

Egiteko erraza da eta atentzioa ematen die.

Apalategian bilatzen dute beti.




MATERIALAK
  • Azetato laminak edo plastikozko zorroak, gardenak edota koloredunak
  • Kola zuria
  • Arropako pintzak
  • Pasta koloreztatua, arroz koloreztatua, harritxoak, lepokoetako piezak...

Hobeto ulertzeko, argazkiak jarri eta azaldu egingo ditut.

Azkenean sandwich bezalakoa da: pintzak, azetato, pintzak, piezatxoak, azetato, pintzak.

Azetatoek kolore desberdinak badituzte, politago geratuko dira.








TXIKIENTZAKO JOLAS BIRZIKLATU IDEIA BAT




Kartoi birziklatu soil batekin eta hainbat koloretako gometsekin (edo paperak eta kola), hau bezain jolas dibertigarria egin daiteke.

Txikienentzat zoragarria da eta asko gustatzen zaie.

GORA IRUDIKAPENA!!!!

ESKU-TREBETASUNA LANTZEKO JOLAS DIBERTIGARRIA

Eskuak lantzea eta trebatzea urtero proposatzen dugun helburua da, gure haurrek idazteko eta margotzeko tresnak erraz hartu ahal izan ditzaten.

Ariketa asko daude eskuzko trebetasuna finkatzeko, eta hemen oso atsegina den bat dugu. 

Pailazoari koloretako ileak (klipak) jartzean datza.


ZENBAKIEN AURREKOA ETA ATZEKOA jolasa

Dinosaurioak sorpresa dira beti. Agian animalia gogokoenak dira haurrentzat.

Hori aprobetxatuz, hemen dago zenbakien jolasa. Aurrekoa eta atzekoa bere lekuan jarri behar dira eta horrela zenbakizko erregela barneratuko da lehenago.




Irudiak jaisteko sakatu gainean

IKASGELAN HAURRENTZAKO NEURGAILUA

Haurren hazkunde fisikoa nabarmena da haurtzaroan. 

Nire txikiei beti egin die ilusio handia hazten ari direna ikusteak, eta horrela irakasten diet zikloa amaitzen dutenean.

Neurgailu horrek hazkundea azaltzen lagunduko digu, GURE GORPUTZAren unitate didaktikoan, eta, aldi berean, oso pozik jarriko dira.

50 cm-tik aurrera jarri behar da, baina hori ondo azaltzen da jarraibideetan.

Jaisteko sakatu irudiaren gainean

NEGUKO MEMORY I

Inprimatu, moztu eta plastifikatu. Memory honekin arratsaldeko patioko geroko aldia aprobetxatxen dugu ikus-oroimena garatzeko.

Hainbat gustatzen zaienez, memory pila ditugula klasean.

Gomendio bat: kartulinez inprimatu buelta ematean marrazkiak ez ikusteko (umeak oso trebeak dira, jajajaja).


Irudia jaisteko sakatu gainean