Eskulan hau zoragarria da soinuak txikienekin lantzeko.
Egiteko erraza da eta atentzioa ematen die.
Apalategian bilatzen dute beti.
MATERIALAK
- Azetato laminak edo plastikozko zorroak, gardenak edota koloredunak
- Kola zuria
- Arropako pintzak
- Pasta koloreztatua, arroz koloreztatua, harritxoak, lepokoetako piezak...
Hobeto ulertzeko, argazkiak jarri eta azaldu egingo ditut.
Azkenean sandwich bezalakoa da: pintzak, azetato, pintzak, piezatxoak, azetato, pintzak.
Azetatoek kolore desberdinak badituzte, politago geratuko dira.
No hay comentarios :
Publicar un comentario