2021-09-29

EDOZEIN MOMENTUTARAKO ETIKETAK


Etiketak behar dira beti. Izena jartzeko, tiraderak, pertxak, mahaiak, lanak eta fitxak markatzeko...

Horregatik da interesgarria beti eskura izatea. Behar ez badituzu orain... inprimatu eta gorde, beste momentutan... batek daki.

Irudia jaisteko sakatu gainean

2021-09-27

ZENBAT FALTA DIRA? txartela (inprimagarria)


Zerrenda pasatu ahala, haur-kopurua zenbatzen da. 
Hau da egin dudan txartela zehaz-mehaz jakiteko zenbat neska edota mutil falta diren. 
Azkenean batuketa egingo da eta bukatuta arduradunaren lana.

Irudia jaisteko sakatu gainean

2021-09-24

BATZARRERAKO PANELA (inprimagarria)




Egin dudan batzarreko horma-irudi honekin errutinak egin ditzakegu era errazan.
Guztia panel batean egotea gustatu zait betidanik, horregatik lanean jarri nintzen sortzeko.
Inprimatzeko din A3 paperean merezi du.
Oso erabilgarria dela ematen du. Espero zuen gustokoa izango dela ere.


Irudiak jaisteko sakatu gainean

2021-09-22

ARDURADUNEN TXARTELAK (inprimagarriak)


Irudi hauek egin ditut eguneko arduraduna izendatzeko. 

Ikastetxe batzuetan haurrek maskara daramate, adinaren arabera, eta beste batzuetan ez, horregatik daude hainbat aukera. 

Bi zentzutan ere egin ditut, batzuetan alde batetik ondo datorkigulako eta beste batzuetan bestetik.

Irudi bakoitzean dagoen karratu txikia belkro zati bat itsatsi eta argazkia jartzekoa da, haur txikiak baldin badira, eta izena jartzekoa, irakurtzen edo idazten baldin badakite.

 Gustatuko zaizuela espero dut.









Irudiak jaisteko sakatu gainean

2021-09-15

URTEAK BETETZEN DITUZTEN HAURRENTZAKO TXARTELA (inprimagarriak)


Batzarrean haurren urtebetetzea ospatzeko txartel hauek bururatu zaizkit.

Horrela, errutinen muralean jarrita, urteak betetzen dituen haurraren argazkia itsatsiko dugu eta zerbait bereziagoa egingo dugu.


Irudiak jaisteko sakatu gainean

2021-09-10

URTEBETETZEAK JARTZEKO TXARTELAK (inprimagarriak)

Argazki hau aurkitu nuen eta 12 globorekin mural bat egiteko ideia bururatu zitzaidan, haurren urtebetetzea adierazteko.

Urtaroei buruzko koloreak aukeratu ditut, kolore bera baina tonu desberdinarekin.

Klasean ume gutxi daudenean, argazkian dagoen bezala egin daiteke, baina leku gutxi badugu eta 25 haur badaude... hobe da hilabetearen izen guztiak globo berean idaztea.

Koloretako zinta bat jar daiteke puxiketan eta zoragarri geratuko dira.

Plastifikatu ere egin daitezke, izenak alkoholdun errotuladore ezabagarriarekin idatzi, belkroa atzetik jarri eta horrela dagokion hilabetea mugituko dugu errutinen muralean edo egutegian jartzeko.














Irudiak jaisteko sakatu gainean