2021-09-22

ARDURADUNEN TXARTELAK (inprimagarriak)


Irudi hauek egin ditut eguneko arduraduna izendatzeko. 

Ikastetxe batzuetan haurrek maskara daramate, adinaren arabera, eta beste batzuetan ez, horregatik daude hainbat aukera. 

Bi zentzutan ere egin ditut, batzuetan alde batetik ondo datorkigulako eta beste batzuetan bestetik.

Irudi bakoitzean dagoen karratu txikia belkro zati bat itsatsi eta argazkia jartzekoa da, haur txikiak baldin badira, eta izena jartzekoa, irakurtzen edo idazten baldin badakite.

 Gustatuko zaizuela espero dut.









Irudiak jaisteko sakatu gainean

No hay comentarios :

Publicar un comentario