2018-11-29

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA 2018


Euskaraldiak euskararen erabilera sozialaren aroa zabaldu nahi du. Ariketa horrek arreta eta indargunea helduengan jarriko badu ere hamaika egunez, 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, pentsatu dugu haur eta gaztetxoekin girotze- eta hurbilpen-ariketak egin daitezkeela: horregatik sortu dugu material didaktiko xume hau.

IKASTETXEETAN ARITZEKO UNITATE DIDAKTIKOAK DAUDE PREST

Hemen uzten dut bideoklipa "HARTU KONTROLA, AUKERATU ROLA", abestia ondo ikasteko.


Goiko irudian sakatu ondo ulertzeko ekitaldia

2018-11-27

EGUNON EMATEKO KARTELAK

Egunero sartzen gara klasean "Egunon" esaten, baina hau proposamena desberdina da. 

Proposamen honetan haurrek erabakitzen dute agurtzeko era eta hori inportanteena da.

Behean bideoa uzten dizuet adibide moduan.

Ikasgelako atean edo horman kartela jarriko dugu neska-mutilek ikurra ikutzeko zernolako agurra egin nahi duten egun konkretu horretan.

Hemen daude egin ditudan 3 kartel motak:

1. KARTEL BAKARRA ETA HANDIA



2. KARTEL BATZUK HITZEKIN









3. KARTEL IKURREKIN ETA HITZAK BANATUAK  Utzi ditut hitzak zuritan haurrek margotzeko, baina margotuta nahi baduzue... esan eta egingo dut.













Orain bideoa



Irudiak jaisteko sakatu gainean

2018-11-24

EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN KONTRAKO EGUNA 2018

BIHAR DA EGUNA!!

Urtero proposamen onak izaten ditugu. 

Urtero gaitz honekin bukatzea espero dugu.

Urtero horretaz borrokan ibiltzen gara.

Baina egi borobila da ezin dugula bukatu egoera honekin. 

Gero eta gehiago gure emakumeak, ezagunak, adiskideak, lankideak, auzokideak, lagunak hitzen dira, gero eta gehiago erasoak jasotzen ditugu, gero eta gehiago gizarteak bortizkeriak entzuten ditu eta, pena handia, pixkanaka-pixkanaka OHITZEN ARI GARA.

Ez atera zilizioak, guztia ez da gure errua, epaileek ere zerikusi handia dute honetan.

Baina zerbait egin dezakegu oraindik.

MESEDEZ, guru inguruan zer edo zer nabaritzen badugu... 

SALATU, SALATU, SALATU!!!!!!!!!



Irudiaren gainean sakatu

2018-11-20

GABONETAKO MANDALAK + HAURREN ESKUBIDEEN NAZIOARTEKO EGUNA

Umeek mandala hauek koloreztatzen badituzte gure ikasgelak edota eskolak edertuko ditugu primeran.

Errotuladorez hobeto geratzen dira, biziagoak.







Irudiak jaisteko sakatu gainean

Sakatu irudiaren gainean bideoa ikusteko


2018-11-13

HAURREN ESKUBIDEEN EGUNA PRESTATZEN. aurkezpena

PowerPointen aurkezpen bat egin nuen pixkanaka, pixkanaka, umeen eskubideak aztertzeko.

Egunero batzarrean 2 edo 3 eskubide aztertzen genituen eta horrela gelako umeek oso ondo ulertuta zeuzkatela egiaztatu nuen.

Hemen uzten dizuet egindako aurkezpena.


Aurkezpena jaisteko sakatu gainean

2018-11-11

HAURREN ESKUBIDEEN EGUNA PRESTATZEN. horma-irudia


Ikusten duzuenez horma-irudi handi bat egin genuen Umeen Eskubideak ospatzeko azaroaren 20an.

Umeek, hitz egin ondoren, irudiak moztu, eskubideen izenak margotu eta moztu, dena itsatsi eta horma-irudi osoa bete zuten haien hitzak ere idazten pentsatzen zutena adierazteko. Azkenean pasilloan kokatu genuen eta... noski argazkia egin.

Bakarrik daude 8 kartel, ez genuen aurkitu gehiagorik eta.











Irudiak jaisteko sakatu gainean