2023-12-08

GURE GABONETAKO ZUHAITZ BIRZIKLATUA gabonak



Gabonetako zuhaitz txiki hau beste lan batzuetako hondakinekin sortu dut. 

Hondoa, kartoiarekin eta beltzez margotuta dago. Enborra urre koloreko kartulina da. Adarrak goma ebazko eta kartulinezko tiraz eginda daude, formen zulatzeko makinekin irudiak ebakitzearen ondorioz. Eta goiko lorea urtebetetze pakete batez aprobetxatuta dago. 

DENA BIRZIKLATUTA.

Zer deritzozue?

2023-12-06

GABONETAKO APAINGARRI SINPLEAK eskulanak

Eta hemen daude Gabonetako zuhaitzerako egingo ditugun apaingarriak. 

Koloretako goma ebarekin, errotulagailu distiratsuekin eta fosforitoekin, eta soka pixka batekin... primeran geratzen dira.


2023-12-04

A BOKALAREN GABONETAKO ZUHAITZA eskulana


3 urtekoak A bokala ikasten ari direla aprobetxatuz, gabonetako zuhaitza egin dugu.

Ondoren, A paper jarraian idatzi dute, errotuladoreekin.

Korridorea apaintzeko ezinbesteko ekintza.

Originala eta polita, ezta?

2023-11-13

"BAKARRIK LAN EGITEN DUGU" KOADERNOTXOA

Kartel hauekin koadernotxo bat egin dut haurrek bakarrik lan egin dezaten. 

Lehenik eta behin batzarrean esan dut ez dakitelako irakurtzen, eta horri buruz gauza asko pentsatu eta esan dituzte.

Koadernotxoak poztu egiten ditu. Behin eta berriz ikusten dute eta besteei azaltzen diete, kar, kar.

4 urtekoentzat aproposa da.