Mostrando entradas con la etiqueta jolasak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta jolasak. Mostrar todas las entradas
UDAZKENEKO PAISAIEN ESZENAK
Badakigu puzzleak funtsezkoak dira Haur Hezkuntzan.
Puzzleek gaitasun kognitiboak garatzen dituzte, hala nola memoria, arazoen ebazpena eta pentsamendu kritikoa, eta, aldi berean, eskuaren eta begiaren arteko koordinazioa, motrizitate fina, pazientzia eta frustrazioarekiko tolerantzia hobetzen dituzte. Formak eta koloreak ezagutzea ere sustatzen dute, eta, lagunartean egiten badira, trebetasun sozialak eta talde-lanekoak garatzen dituzte.
6 puzzle hauek 9 pieza dituzte y 2 tamianetan daude. Horrela, haur handiek zein txikiek egin ditzakete.
KOLOREAK IKASTEKO JOLASA babarrunak
Jolasa babarrun bakoitza dagokion ontzian jartzean datza.
6 kolore desberdin daude.
Joko hau oso egokia da 2 eta 3 urteko txikienentzat.
SAGARRONDOAREN KOLOREAK UDAZKENEAN
"Sagarrondo" jolas hezitzailea 2 urte inguruko haurren pentsamendu logikoa, memoria, ikusmen-pertzepzioa eta motrizitate fina hobetzeko diseinatuta dago.
Zuhaitzean sagarrak jarri behar dira, patroien arabera.
Jardueren orriak doan inprimatu eta 9 patroi-txartel eta sagar moztu. Aukeratu txartel bat eta eskatu umeari sagarrak zuhaitzean jartzeko bertan agertzen diren leku berberetan.
Haurrek adin handiagoa badute, patroia buruz ikasteko eta memoria-patroia errepikatzeko eska diezaiekegu.
IGEL EULI-HARRAPARIA jolasa
Hau oso jolas dibertigarria da.
Poltsa batetik zenbaki bat atera eta igelaren mihian zenbakiak dioen adina euli jarri behar dugu.
Binaka egin daiteke; horrela, batek zenbakia ateratzen du, beste batek euliak jartzen ditu eta lehenengoak berriro kontatzen ditu, igelak jan behar duena jaten duela berresteko.
Paperean inprimatzea gomendatzen dizuet, eta gero kartoi edo kartoi mehe lodian itsastea. Eulien atzean belkro-zirkuluak jarriko ditugu eta igelaren mihian 10 zirkulu jarriko ditugu belkroaren beste aldearekin.
Suscribirse a:
Entradas
(
Atom
)












































