2013-03-16

Ataria TXIKI.NET


Atari honetan: ipuinak, kantak, guneak eta jolasak daude. 


Nahiz eta ezaguna izan, merezi du gogoraraztea.

 Sakatu irudian.

2013-03-06

Adreiluak apurtu


Koloreen kateak apurtu behar dira gainean  klik bikoitza eginez, horretarako kolore berdineko 2 adreilu edo gehiago elkartuta egon behar dira.

Sakatu irudian.

2013-02-21

Symbaloo Agrega MAIAIO

Orain dela hilabete batzuk, ia urtebete bat, Joanesen amarekin, Maiaiorekin, harremanetan hasi nintzen. Berak umearekin nik itzulitako Jclic jarduerak erabiltzen zituela kontatu zidan.

Ama honen indarra zoragarria da, Joanesen heziketa osoa lortu duelako.  Joanesek ordenagailua erabiltzen du ikasteko.

Hemen dugu Maiaiok egindako Agrega jolas bilketa Symbaloo aplikazioan jarrita.
Mila esker, egiteagatik eta guri aukera emateagatik.

Sakatu irudian.

2013-01-12

PARISTIK NATORREN abestia

Artistak artistak dira, eta Paristik badatoz...

Abestu altu eta gogor, beste ikasgelan entzuteko modukoa.



2013-01-02

******* URTE BERRIA, BLOG BERRIA !!!!! *******

GAURTIK AURRERA BLOG HONETAN BAKARRIK AGERTUKO DIRA EUSKERAZ AURKITZEN DITUDAN JARDUERAK.


INGELESEZ EDOTA BESTE HIZKUNTZATAN DAUDENAK "ACTIVIDADES PARA EDUCACIÓN INFANTIL" BLOGEAN EGONGO DIRA.


MILA ESKER ORAIN ARTE EGIN DIDAZUEN ARRETAGATIK ETA 2013. URTEA, BENETAN ZUENTZAT ETA NIRETZAT, BERRIA IZATEA ESPERO DUT.