Mostrando entradas con la etiqueta kontzientzia fonologikoa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta kontzientzia fonologikoa. Mostrar todas las entradas

HITZEN HASIERAKO SILABAK LANDUZ (d, l ,m, n, p, s, t)

Txandaka lantzen ari garen dadoa botako da eta umeek ateratzen den silabarekin esan behar dute hitz desberdinak. 

Irudia ateratzen bada, hitza esango duen lehenari pasatuko zaio dadoa.

Talde osoan egingo da eta erantzuna kolektiboa izango da.



BERBAXERKA kontzientzia fonologikoa lantzen

AEBn asmatu zuten jokoa, eta Katalunian kopiatu ondoren, orain Euskal Herrian sortu dute Berbaxerka. 

Mekanika erraza du jokoak: egunero zazpi letra ematen dizkizu jokoak eta ahalik eta hitz gehien osatzea da helburua.

Web bidez jokatzen da, baina mugikorrerako ere ondo egokitua dago.

Ikasgelan PDI bat badugu, aukera bikaina izan daiteke hitzak ikasteko eta idazteko. 

Gero, hitzekin jolas egin dezakegu, silabak zenbatu, zein letra hasten diren begiratu, zenbat bokal dituzten... aukera milaka.



Jolateko sakatu irudiaren gainean

FONEMAK EUSKARAZ logopedia

Keinuen eta ikusizko euskarrien bidez, komunikazioa hobetu nahi da, ikus-kanala estimulatuz, argazkiak, keinuak, marrazkiak eta abar erabiliz... 

Laguntza bisualen bidez, gure haurrak ahalik eta modu autonomoenean komunikatu eta bizi daitezen lortu nahi da.

Laguntza keinu hauek bideo lagungarriak dituzte.

Keinuak ikusteko sakatu irudiaren gainean