PowerPoint-a jaitsi
Mostrando entradas con la etiqueta arbela digitala. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta arbela digitala. Mostrar todas las entradas
ZATIAK LOTU jolasa
Jarduera honekin nahiz ordenagailan, nahiz arbela digitalean, jolas gaitezke.
Jarduerak 3 zati ditu, adinaren arabera sailkatuta daude.
Marrazkiak 2 zatitan daude eta lotu behar dira marrazki osoa lortzeko.
JLIC inguruan dago jolasa, baina ez da ezer berezia behar jolasteko.
Jolasteko sakatu irudiaren gainean
BILATU DESBERDINTASUNAK jolasa
Jolas honetan bi marrazkien arteko desberdintasunak bilatu behar dira.
Zailtasuna dago sailkatuta adinaren arabera.
JCLIC programarekin egin nuen, horregatik arbel digitalean, tabletetan edota ordenagailuan erabil dezakegu.
Jolasteko sakatu irudiaren gainean
ZEIN DA ZEIN? jolasa
Kolorez eta zuri-beltzetan daude lotu behar diren marrazkiak.
Baina nahiz eta berdinak iruditu... zerbait aldatuta dago.
Zatituta dago adina kontuan izanik.
JCLIC menpean dago egin nuen jarduera hau, hortaz, ordenagailuan, tabletetan edota arbel digitalean jar dezakegu.
Jolasteko sakatu irudiaren gainean
BILATU BERDINA DENA jolasa
JCLIC inguruan egin nuen jarduera da.
Behin emanda marrazki batzuk ereduari berdina dena bilatu eta gainean sakatu behar da.
Ikusmen-bereizketa lantzeko da primerakoa.
Adinaren arabera daude sailkatuta eta ordenagailuan edota tabletetan edota arbela digitalean jolas daiteke.
Jolasteko sakatu irudiaren gainean
FORMA GEOMETRIKOAK jolasa
Ikasgelan landutako forma geometrikoak birpasatuko ditugu jarduera honekin.
3, 4 eta 5 urteko umeentzat da aproposa, adin bakoitzak bere jarduera bereziak baititu.
JCLIC inguruan dago eginda.
Jolasteko sakatu irudiaren gainean
BARRUAN DAGO jolasa
Zer dago gauzen barruan? eta kanpoan? Horretan datza jarduera hau.
JCLIC menpean egin nuen eta 3 zatitan dago banatuta, adinaren arabera.
Umeek lotu behar diren marrazkiak, nahiz arbela digitalean, nahiz ordenagailuan, nahiz tablet batean egin daitezke.
Irudiak jaisteko sakatu gainean
IRUDIAK LOTU BERE ITZALAREKIN jolasa
Izenburuan esaten duenez, jarduera honetan lotu behar ditugu irudiak bere itzalarekin.
JCLIC inguruan egin ditudan beste jarduerak bezala, nahiz ordenagailuan, nahiz arbela digitalean, nahiz tablet batean jolas daiteke.
Banatuta dago adinaren arabera, hau de 3, 4 eta 5 urteko umeek bere zatia espezialki dute.
Jolasteko sakatu irudiaren gainean
BITXIAK BILATU jolasa
JCLIC programarekin egin nuen jarduera da hau.
Multzo unibersalean elementu bat kanpoan geratu behar da. Honetan datza jarduera. Hau da, elementu arrotza bilatu behar da.
Jarduera nahiz ordenagailan, nahiz arbela digitalean, erabil daiteke.
3 zatitan dago banatuta, adinaren arabera.
Jolasteko sakatu irudiaren gainean
ORDENATU MARRAZKIAK TAMAINAREN ARABERA jolasa
Orain dela urte batzuk JCLIC programarekin egin nituen jarduera asko.
Eguneroko kontzeptu abstraktoak eta logikakoak lantzen dituztenez, ondo iruditu zait hemen azalaratzea.
Jarduera guztiak, nahiz ordenagailan, nahiz arbela digitalean, erabil daitezke.
Jarduera honek 3 zati ditu, adinaren arabera sailkatuta daude.
Ordenatu behar dira marrazki batzuk txikietatik handienetara edo aldrebes.
Jolasteko sakatu irudiaren gainean
Memoria ona PEQUEGIF
Joko klasikoa da, bakarrik memoria behar dugu aurrera eramateko. Gabonetako apaingarriak dira gaia.
Aurrera!!!
Sakatu irudian sartzeko.
Aurrera!!!
Sakatu irudian sartzeko.
Papá Noelek abesten du MADENGLISHOUSE
Papá Noelek eta bere elur-oreinek gabon kanta ezagun hau abesten digute. Animaliak ikutzean efektu desberdinak lortuko ditugu.
Sakatu irudian sartzeko.
Gabonetako erritmoa MADENGLISHOUSE
Orain ez dugu abeslaririk izango. Guk abestu behar, baina Santa eta elur-oreinak atzeko musika egingo digute.
Arbela digitalean jartzeko ezin hobea.
Santaren makina MADENGLISHOUSE
Nola izango ziren gabon kantak Historiaurrean? Eta Egipton? Eta orain dela mila miloi urte?
Ikusteko aukera dugu Santaren makina honekin. Eman gogor bolatxo gorriari eta jakingo duzu.
Sakatu irudian sartzeko.
Ikusteko aukera dugu Santaren makina honekin. Eman gogor bolatxo gorriari eta jakingo duzu.
Gabon kantak erritmorekin MADENGLISHOUSE
Gabon kanta berriak aurkitzea zaila izan ohi da, baina betikoak beste erritmo batekin... gustatuko zaizue baita umeei ere.
Sakatu irudian sartzeko.
Sakatu irudian sartzeko.
Jaiotza EDU365
Jaiotza egingo dugu. Ume bakoitzak nahi duen moduan. Eta arbela digitalean egiten badugu denontzakoa izango da, gero inprimatu eta gabonetako postala bihurtuko da.Sakatu irudian sartzeko.
Numtums BBC
Suscribirse a:
Entradas
(
Atom
)


















