Mostrando entradas con la etiqueta esperimentuak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta esperimentuak. Mostrar todas las entradas

IZOTZAREKIN JOLASTEKO IDEAK

Izotzarekin esperimentatuko dugu. Urari pintura edo koloratzaile pixka bat gehituz eta izozkailuan sartzeko moldeetan jarriz, hainbat jarduera egin ahal izango ditugu.

Izozketan hari txiki bat jartzen badugu, mugikor edo zintzilikario ederrak egin ditzakegu.

Izozketan paleta bat jartzen badugu, paperean margotu ahal izango dugu, zikindu gabe eta erre gabe. 

Ez dezagun ahaztu izotzak azala erretzen duela.





Sukaldaritza tailerra eskolan

Joan den egunean blog batean nire sukaldaritza bloga aurkitu nuen. Poztasuna sortu arren, sarrera berri batean blog honen helburuak jarri behar nituela bururatu zitzaidan.


Beste tailerren artean Haur Hezkuntzan sukaldaritzakoa ezinbestekoa dela pentsatzen dudanez, hemen uzten dizuet esteka (sakatu irudian).
Nire lagunen eskoletan ere saiatzen dira hau prestatzen hezkuntza osoa eta integrala izan dadin. Ez dugu ezer galduko noizean behin saiatzen bagara horrelako tailerra antolatzen. Egin ondoren zein erabilgarria den ikusiko duzue eta, ziur aski, urtero prestatuko duzuela. Beno urtero baino hobeto egongo litzateke astero egitea, baina konformatu egingo gara saiakerarekin.

Anima zaitezte!!! Ikasturtean hasieran gaude eta oporretatik ekarri ditugun indarra eta energia gauza dibertigarrienetan eta hezigarrienetan sartu behar dira.

Errezetak errazak dira, umeentzako egindakoak, beraz ez duzue barkamenik!!!

Esperimentuak CURIOSIKID

Zientziaren eta Teknologiaren munduan ikertzeko edo asmatzeko ariketa sinpleak dira.

Orri arrakastatsua da. Ondo aprobetxatu!!

Sakatu irudian sartzeko.