2022-08-24

ONGI ETORRIKO KOROAK (inprimagarriak)

Lehenengo eguna umeekin buelta ematen dugu eskolatik (gogoratzeko nolakoa zen edo ikusteko, berriak badira umeak).

Ia denbora osoa ematen dugu patioan jolasten.

Baina etxera zerbait eramatea nahi badugu opari moduan... koro hauek aproposak iraditzen zaizkit.

Umeak moztu, itsatsi, buruan jarri eta eraman.

Azken marrazkiaren tirak koroa luzatzekoak dira.

2022-08-22

12 marrazki karpeten azalean pertsonalizatuta izateko (inprimagarria)

Umeen marrazkiak eta paperetan egindako lanak zuzenean eramaten dira etxera edo gordetzen dira karpeta batean.

Niri hiruhilabeteko amaieran denak batera eramatea gustatzen zait. Horrela nahi duenak gordeko du eta denbora pasa ondoren gustatuko litzaioke ikustea berriro. (Nire semeen kasuan gertatu zait).

Hemen uzten dizkizuet prestatu ditudan azalean jartzeko marrazki batzuk.

Zuen gustokoa izatea espero dut.