2020-11-30

2020-11-27

JENGIBRE GAILETAKO JOLASA gabonak

Gabonetako jolas honekin koloreak bereiztuko ditugu.

Jolasteko piezak hauek izan daitezke: legoak, ponpoiak, botoiak, bolatxoak, kartulinazko edo paperezko zatitxoak, lepoko aleak, jokoen pintxitoak edo klasean dugun beste edozein gauza txiki.






Irudiak jaisteko sakatu gainean

2020-11-23

TXOKOLATERO MOLINERO jolasak


Horrela jolasten da: haur guztiak biribilean eserita daude, bi izan ezik. Bata aulki batean eserita dago, ama, eta bestea bere aurrean belaunikatzen da eta burua amaren belaunetan jartzen du ezer ez ikusteko.

Amak abestia abesten du eta "etor dadila" esaten duenean ume seinalatuak belaunikatuaren bizkarrean jotzen du. Honek, begiratu gabe, nor izan den jakin behar du. Haur guztiek "ni ez naiz izan" esaten duten bitartean.

Irudia jaisteko sakatu gainean