Mostrando entradas con la etiqueta baliabideak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta baliabideak. Mostrar todas las entradas
AURKAKO KONTZEPTUAK ELKARTZEN (5 ale)
Aurkakoei buruzko ariketa-fitxek modu dibertigarrian sartzen dituzte eskolaurreko adinean dauden haurrak aurkakoen kontzeptura. Konparazioak egitean, haurrek inguratzen dituen munduari buruz ikasten dute. Ataza oposizio-pareak behar bezala parekatzean datza.
Aurkakoen jarduerak haurren hiztegia, ahozko adierazpena eta arrazoitzeko trebetasunak hobetzen ditu. Objektuen arteko erlazioak aztertzeko, ondorioak ateratzeko eta ulertzeko gaitasuna ere trebatzen du.
Jolas honek pentsamendu logikoa garatzen laguntzen du, horizonteak zabaltzen ditu eta ikaskuntza erraza eta dibertigarria izatea eragiten du.
Hasieran, ezkerreko aldeko bost irudiak behatzeko eta bakoitza deskribatzeko eskatuko diegu. Gero, begiratu eskuinaldeko irudiei, kontrako pareak aurkitzen saiatzeko. Adibidez, handia eta txikia, beroa eta hotza, betea eta hutsa, lehorra eta bustia. Ondoren, haurrek lerro batekin lotu behar dituzte pareak.
LANETARAKO HILEKO AZALAK
Eskolan lanak oso txukun izatea gustatzen zaigu, etxera eraman ahal izateko.
Hemen azal batzuk ditugu koloreztatzeko, eta horrela dena bilduta eta ordenatuta dago.
Azal horiek haurrek egiten dituzten marrazki libreak daten arabera gordetzeko ere balio dute; horrela, ikasturtean zehar izan duten bilakaera grafikoa ikus daiteke.
Seguru baliagarritasun gehiago aurkituko diezuela. Ba pentsatzera!
7 LAMINA AHOZKO ADIERAZPENA LANTZEKO udazkenean
Hauek dira 7 lamina jartzeko jarraian. Udazkeneko paisaia osatzen dute.
Bi modutara lan egin daiteke haiekin: banaka (ikusten den guztia azalduz eta izendatuz) edo etengabe (paisaia bakar bat osatzeko 7 laminak jarraian jarriz).
Udazkenaren gaiarekiko ahozko adierazpena da helburua.
GRIMM'S URTEKO EGUTEGIA (Montessori-Waldorf)
Batzarrean urtaroa, hila, asteko eguna eta eguna lantzen ditugu.
Normalean kartelekin egiten dugu, baina era desberdina da hau, manipulatiboagoa, bisualagoa.
Egia da erosi behar dela eta ez dela merkea, baina nire ustez merezi du.
Badakigu haurrek ukimenaren eta ikusmenaren bidez ikasten dutela, eta denbora kontzeptua ez zaiela erraz ulertzen.
Urteko egutegi honek kontzeptu horiek ulertzea errazten du, bistaratu eta manipulatu egin baitezakete.
Nahi baduzue jakin nola erabiltzen den...Irudian sakatu.
Oso garestia baldin bada, hemen uzten dizuet beste aukera bat... ESTEKA.
BELDUR-ASTEKO MAHAI-ZAPIAK
Atzo galletak egin genituen, gaur mahai-zapiak egingo ditugu mahaia ez zikintzeko.
Lehen mahai-zapi bakoitzean dagoen hitza edo gure izena idatzi behar da.
Plastifikatu ondoren erabiliko ditugu egindako galletekin.
Horrela Beldur-asteko hiztegia ikasiko dugu. 9 mahai-zapi daude.
A zer askaria!!!!!
Mahai-zapi hauek beste erabilera dute. Arte txokoan plastilina edota pintzelez margoak erabiltzean mahiaren gainean jarriko ditugu.
Suscribirse a:
Entradas
(
Atom
)








































