2018-12-16

NOLA APAINDU IKASGELA OLENTZEROREN JAIA OSPATZEKO

Olentzeroren jaia egiteko eskola apaintzen dugu eta, konkretuki, gehiago apaintzen duguna psikomotrizitateko gela da (handiena da eta).

Lokarri batzuk, paperezko pinuak, paperezko izarrak eta pazientzia handia. 

Ah! Horma nagusia eszenatoki bezala uzteko... nire lagunaren eskua eta gure ahaleginak kokatzeko eta bertikala mantentzeko.

Jaian Olentzerok ikasgelarako jostailuak ekarriko dizkigu eta gu, bere ohorez, abesti batzuk, olerkiak eta antzerki pieza txikiak oparituko dizkiogu.

Haur Hezkuntzako guztiak elkartuko gara eta primeran izango gara gabon-kantak abesten eta dantzatzen.




No hay comentarios :

Publicar un comentario