IKT munduan lehen urratsak ematen direnean, guk pentsatzen dugun baino zailago egiten zaie sagua mugitzea umeei. Joku honekin ikasiko dute apurka apurka.
Nire partez, aspaldian euskeratu nuen. Nahi baduzue euskeratuta komentatu iruzkinetan zuen helbide digitala jartzen eta ahal dudan unean bidaliko dizuet.
Haur Hezkuntzako eskola gehienetan Pinguren bideoak ditugu, baina batzuetan ez dira ondo ikusten edo bideoa ez dago libre edo ez dugu beste leku batera eramateko gogorik.
Ordenagailua eta proiektorea jarri eta Pingurekin gozatu zuzenean.
Berriro ingelesarekin gabiltza bueltaka. Denetariko ariketak eta jolasak aurkitzeko sartu honetan eta zenbakikuntza edo hizkuntza ataletan daudenak eskuan izango dituzue.
Hemen duzue 12 txoko desberdinak: etxea, liburutegia, denda, eraikuntza, apaindegia, margogintza... Buru-hausgarrien eta elkarketen bidez, umeek gelan aurkitzen dituzten txokoak finkatuko dituzte.