Jokoak WUMPA

Wumpa munduan 3 eta 5 urte bitarteko umeek joko interaktibo ugari aurkituko dituzte. Ondo ikasiko dute, bai Nunarekin arrantza egiten, bai harrian eskulturak burutzen, bai Artiko Ozeanoan altxorrak bilatzen.

Sakatu irudian sartzeko.

Irudi-bankua GENMAGIC

Batzuetan ez da erraza marrazkiak aurkitzea pentsatuta dauzkagun fitxetan jartzeko. Horregatik, irudi-banku hau ondo legoke gai milaka dituelako. Interaktiboa da, horrela marrazkia edo irudia aislatu egin daiteke, gero handitzeko, biratzeko, hartzeko eta inprimatzeko nahi dugun moduan.

Sakatu irudian sartzeko.

Arbela digitala BBC

Arbela honetan koloreak, formak eta mila gauza jar ditzakegu marrazki polit polita egiteko.

Arbelean komunean edo ordenagailuan banan-banan egin daiteke.

Sakatu irudian sartzeko.

Sortzeko plastilina

"mariposas de colores" blogeko egileak, Trinidadek, aurkezpen hau eskaintzen digu. Horrela ez gara aspertuko betiko bolatxo eta txurroak egiten umeekin.


Pocoyízatu POCOYÓ

Pocoyízate mundopocoyo baten aplikazio bat da. Pertsonaia berri bat sortuko dugu Pocoyó eran elementu desberdinak konbinatuz.

Umeei izugarri gustatuko zaie. Gainera gero inprimatu daitezke bandejetan, fitxeroetan, gakoetan, edo, edozein lekutan jartzeko. Horrela gela dibertigarria eta alaia geratuko zaigu.

Sakatu irudian sartzeko.

Biltegi zerbitzuak dohan

Irudiak, dokumentuak, artxiboak eta audioak gorde behar dira, batez ere, gureak badira. Baina nola aurkitu lekuren bat gordetzeko?
Hemen zerrenda txiki bat uzten dizuet, ea erabilgarria den. Ez dut esan behar hamaika erabiltzaile dituztela.

Norbaitek baldin badakizki beste batzuk, mesedez, nire esan eta beste post batean jarriko ditut.