Ipuin eguna (webquest)

Edurnezuri eta 7 ipotxak izango dira aitzakia talde lana ikasteko, edota irakurketaren grina sortzeko, edota abentura bat bizi izateko.
Sakatu irudian sartzeko.

AMAREN EGUNA

Egun berezi honetan abestea da aproposena dudarik gabe, eta ondo egiteko, hemen uzten dizuet abesti eredu bat. Amak entzun ondoren, gurekin abestuko du, ikusiko duzue, hain polita eta itsakorra izanda...

Gozatzera!!!

Sakatu irudian sartzeko. 

Koloreak BBC

Joko honetan klasean eskuz egiten ditugun kolore nahasketak egingo ditugu. Gogoratzeko primerakoa.

Ingelesez dator, baina ondo ulertzen da.

Sakatu irudian sartzeko.

Marrazkitxoak HOYDIBUJOS

Arlo guztietatko marrazkiak aurkituko ditugu. Baita markoak, formak, jolasak, paisaiak... ere.

Sakatu irudian sartzeko.

Eskulanak DLTK-KIDS

DLTK-KIDS orriak eskulanak, inprimakiak, koloreztatzeko orriak, oporretako proiektuak, marrazki bizidunen saski-naskiak, e.a. eskaintzen dizkigu.

Ondo aprobetxatu!!

Sakatu irudian sartzeko.

Peru eta otsoa SERGE PROKOFIEFF + WALT DISNEY

Peru eta otsoa, Serge Prokofieff-ek Errusiako ipuin batean oinarrituta egin zuen konposizioa da. Walt Disney-k, marrazki bizidun bitartez, oso ezagun bihurtu zuen.

Arbela digitalean jartzeko APROPOSA!!!!!



Zenbakitxoak BEEP BEEP

Maskotarengana heldu behar zirkuito batean kotxea mugituz zenbakiz zenbaki. Teklatua erabili behar da eta honekin koordinazioa, arreta, norabidearen kontzeptua eta beste hainbat gaitasunak garatuko dira.

Ingelesez dago, baina ondo ulertzen da.

Sakatu irudian sartzeko.