Baliabideak MURCIA

Murtziako webgune honetan edozein motatako baliabideak aurki daitezke.

HAUR HEZKUNTZA sakatu eta denbora egon ordenagailuaren aurrean egokiena aukeratzeko.

Sakatu irudian sartzeko.

Gazteluak? Zaldunak? NEA

Erdi Aroa modan dago gure eskoletan, batez ere proiektuen bidez egiten badugu lan.

Umeen gustokoak dira erregeak, printzesak, zaldunak eta horrelakoak.

Joko honetan hamaika gauza ikasiko dute. Gure arbasoen bizitza ezagutzeko ezin hobea da!!!
Sakatu irudian sartzeko.

Formak GENMAGIC

Oinarrizko formak menperatzen dituztela jakingo dugu joko honekin.

Arreta garatzeko primerakoa da.
Sakatu irudian sartzeko.

Ataria BARNEY

Barney, dinosaurioa, eta bere lagunak ditugu zain. 11 joko desberdinak daude: formak, zenbakiak, margoketa, lehiaketak...

Ingelesez dago.
Sakatu irudian sartzeko.

Bideoak PINGU

Suitzan jaiotako plastilinazko pinguino honen istorioak oso ezagunak dira, baina merezi du batzuk zerrendatzea. Guztiak dira motibagarriak umeen munduan primeran isladatzen baitute.

PINGU bideoen zerrenda:

Aventura en la Luna (sormena)
Pingu quiere volar (garraioak)
Sombras nocturnas (gaueko beldurrak)
La avalancha (istripuak)
Reparte el correo (lanbideak)
Juega al tenis (kirolak)
Guerra de bolas de nieve (negua)
Pingu está celoso (anaia-arreben arteko jeloskortasuna)
Pingu construye un igloo (gure etxea)
Pingu y Pinga no quieren dormir (lo egitera)
Pingu se marcha de casa (haserrea)
Pingu se hace pis (esfíntereen kontrola)

Gehiago daude, baina ohizkoenak jarri ditut. Blogean beste batzuk aurkitu dituzue argitaratuak edota GLOG ERLAITZEAN.

Ataria MAMA MIRABELLE

Animaliek beti arrakasta dute umeen munduan. Atari honetan animaliei buruzko bideoak, jokoak, inprimakiak eta mila gauza gehiago aurkitu dituzte.

Sakatu irudian sartzeko.