Sormena PINTA LA LLUNA



Nire lagunak, Marisolek, Silviarekin, "un espai obert a la imaginació i la creativitat" eraiki du. Egiten duten guztia  Pinta la lluna, blogean agertzen da.

Ideiak emango dizkigute birziklatzeko materialarekin gauza politak egiteko. Hortik pasatzea merezi du. Gustatuko zaizue.

Gabonetako zuhaitza apaindu DIBUJOS PARA PINTAR

Gabonetako zuhaitza, etxean ez bakarrik, ordenagailuan ere jar dezakegu. Aupa eta polita utzi!!

Sakatu irudian sartzeko.

Jaiotza EDU365

Jaiotza egingo dugu. Ume bakoitzak nahi duen moduan. Eta arbela digitalean egiten badugu denontzakoa izango da, gero inprimatu eta gabonetako postala bihurtuko da.

Sakatu irudian sartzeko.

GABONETAKO eskulanak APEI-facebook

Bloga eskolako gauzak edota jolasak azaltzeko erabilgarria da, baina Gabonak hemen daude eta guztiok eskulanen bila gatoz.
Nire facebook orrialdean eskulan asko ikus dezakezue.

Sakatu irudian sartzeko.

Dena den beheko argazkian sakatzean bilduma osoa ikusteko aukera izango duzue. 800 inguru argazki daude.


Ipuinak eta audioipuinak PEQUELANDIA

Gusto guztietako ipuinak daude: laburrak, betikoak, ospetsuak, audioipuinak...

Arratsalde galantak pasatuko ditugu baliabide honekin.
Sakatu irudian sartzeko.