GABONETAKO ESKULANAK eskulanak
Gabonetako postala
Kartulina beltz batean itsasten dira kartoizko zatia, "ETA URTE BERRI ON !!!!!!!" hitzak moztuta, goma evazko pinuak eta ume bakoitzaren izena (haiek aukeratzen dituzte letrak izena konpontzeko). Gero musu bat estanpatzen da eta silueta, margo zuriz egiten da.
Bueltan, pintura zuriz belarrietarako kotoizko aztarnak jarri, goma evazko izarra itsatsi eta kola zuriz egindako bidean urre-purpurina itsasten da.
Bueltan, pintura zuriz belarrietarako kotoizko aztarnak jarri, goma evazko izarra itsatsi eta kola zuriz egindako bidean urre-purpurina itsasten da.
Gabonetako pinua
Hiru depresore berde (edo umeek berdez margotutakoak), kartulina marroiaren zati bat, 6 feltrozko bolatxo eta hari disdiratzuarekin egingo ditugu pinuak. Lehenengo eguna depresoreak itsasten dira lehortzeko, hurregoan beste elementuak jartzen dira.
Gabonetako izarrak
Ur botilen beheko zatiak, urrez edota zilargiz errotulkiak eta artaziak behar dira izar hauek egiteko.
EUSKARAREN EGUNA abestiak + dantza + bideoa
Dantza ikusteko sakatu irudiaren gainean
Jaitsi mp3
(Ahoa bizi-Belarriak prest!)
"Beti euskaraz" bideoa ikusi
Jaitsi mp3
(Ahoa bizi-Belarriak prest!)
"Beti euskaraz" bideoa ikusi
(Hondarribiako Institutuko ikasleek egindako abestia)
EUSKARAREN EGUNA tailerrak
Abenduaren 3an Euskararen Eguna ospatzen da.
Gure eskolan Euskararen Astea egiten dugu eta ikas-saio desberdinak antolatzen ditugu.
Alde batetik, arratsaldez, tailerrak egiten ditugu. Horretarako haur hezkuntzako ume guztiak nahasten dira, 10 edo 12 kideko taldeak egiten.
Tailer hauek izan ohi dira:
1.-Euskara tailerra: banderina egin gure euskararen maskotarekin.
2.-Sukalde tailerra: fruta brotxeta, palomitak edo txokolatezko gailetak.
3.-Eskulan tailerra: makarroiz lepokoa egin.
4.-Makilaje tailerra: aurpegia margotu.
5.-Jolas libre tailerra.
6.-Patioko euskal kirol tailerra.
Bestaldetik, abenduaren 4an, eskola osoko festan parte hartzen dugu eta TXULALAI DANTZA egiten dugu guztien aurrean.
FRUTA BROTXETA
Osagarriak: anana naturala, kiwiak, bananak eta marrubiak edota gindak.
Errezeta: plateretan sakabanatu mozturiko fruta garbiak eta bestean makiltxoak izan. Mahai luzean jarri elementu guztiak eta umeak pasatuko dira iladan makila eta frutak txandaka hartzen. Bukatzeko apaindu txokolate likidoarekin eta serbileta batean utzi.
TXULALAI DANTZA
ABENDU ALDIKO EGUTEGIAK kartelak
Kartela inprimatu, plastifikatu eta ikasgelako horma batean jartzen da eta zenbakiak, egunak pasa ahala, estaltzen dira gomets gorriekin.
Ondoan, folio batean, desio maitagarri zerrenda bat jarriko dugu. Adibidez: musu bat ondokoari eman, besarkada kolektiboa egin, patioan jolastu zure lagun ez duzunarekin, ekarri etxetik jostailu txiki bat eta oparitu neska-mutil bati, joan zaitezte ondoko gelara eta abesti bat oparitu, zure etxeko ipuin bat trukatu beste kide batekin... eta burutzatzen zaiguna.
Kriston aberatza da baloreak lantzeko baita ondo zenbatzeko ere.
Irudiak jaisteko sakatu gainean
Suscribirse a:
Entradas
(
Atom
)











