ARRETA MANTENTZEKO ZENBAKIAK kartelak

Zenbaki hauek desberdinak dira. 

Doodle dute izena eta arreta mantentzeko eta zehaztasuna lortzeko margotzean ezinbestekoak dira. Gainera umeei izugarri gustatzen zaie ateratzen den ekoizpena, oso disdiratsua geratzen bait da.











Irudiak jaisteko sakatu gainean

PINGUREN NEGUKO BIDEOAK I

*** Pinguk elurrezko panpina egiten du ***




*** Pinguren urtebetetzea ***




*** Pinguk familiarekin Gabonak ospatzen ditu ***




TXANOGORRITXO itzal-antzerkia

Itzal-antzerkia izugarri gustatzen zaie umeei magia ematen du eta.

Kartoizko kutxa sinple batekin "antzerkia" egingo dugu, foko edo bonbilla atzean jarrita, mahai baten gainean eszenatokia eta... makiladun panpinak. Besterik ez dugu behar. Beno umeak... bai!!!!



Panpinak jaisteko sakatu irudien gainean

TXANOGORRITXO txotxongiloak

Eskolan giñola badituzue, primeran. Hemen dituzue pertsonaiak TXANOGORRITXO ipuina antzezteko. Depresoreei itsatsi panpinak eta listo. Pertsonaia bakoitzak aukera batzuk ditu.

Azken irudia umeen gustokoa izango da.













Irudiak jaisteko sakatu gainean

FIGURAK DESBERDINDU jolasa

Marrazki hauekin egin nituen logika jolasa. Inprimatu eta plastifikatu ondoren, matematika txokoan jarri nituen umeek figuren formak desberdintzeko. 

Binaka edo banaka egin daiteke jolasa, baina batzuetan batzarrean ere jar daitezke kartelak, eta arbelean itsatsita norbaitek atzamarrez gainetik birpasatzen ditu figurak zer diren aipatuz.






Irudiak jaisteko sakatu gainean