TAPOIZKO MANDALAK arreta

Badakizkigu mandalen onurak, baina kasu honetan eskuko trebetasuna eta talde-arreta landuko ditugu ere.

Oinarri zirkular handian, kartulinezkoan edota kartoizkoan, plastikozko tapoiak kokatuko ditugu mandala osatzeko. Itsatsi daitezke tapoiak edo ez.

Noski, lehen materiala sailkatu behar da kolorez edo neurriz. Aukera hainbeste izanik, oso politak, nik jarri ditudan ereduak baino politagoak, aterako dira. Ikusiko duzue. Gero zintzilikatu klasean, pasabideetan edo desegin berriak egiteko.





9 IKUSMENA ENTRENATZEKO TXARTEL (3/3) jolasa

9 txartel ikusmen-bereizketa entrenatzeko. Bakarrik desberdintasun bat dute. 3 urtekoentzat aproposak.

Txartelak inprimatu ondoren, plastifikatu eta ezaba-errotuladore batekin bilatzen da akatsa.










Irudiak jaisteko sakatu gainean

TAPOIKO ZENBAKIEN JOLASA esku-motrizitatea

Jolas honekin zenbakiak eta esku-motrizitatea landuko ditugu. Tapoi bakoitzak bere lekuan jarri behar da. 

Betikoa: inprimatu kolorez, plastifikatu eta... aurrera!!!












Irudiak jaisteko sakatu gainean