BASERRIA jclic jarduerak

Orain dela urte batzuk jclic programaren azpian baserriari buruzko jarduerak itzali nituen.

Zuzenean jolasteko... hemen daude.



Irudiak jaisteko sakatu gainean

KODEAK IRAKURTZEN ILEKO GOMEKIN jolasa

Ileko gomak ez dira bakarrik burua apaintzeko jolasa ere egin daiteke.

Jolas honekin arreta, kontzentrazioa eta logika matematikoa landuko ditugu. Gainera asko gustatzen zaie umeei.

Bestaldetik, jolas desberdinak atera daitezke: ereduak jarraitu, bikoteari bururatu zaiona egin, kopiatu beste batek egiten duena, egindakoa marraztu... aukera asko daude. 



Ereduak jaisteko sakatu irudiaren gainean

NON DAGO MARIGORRINGO? ipuina + jolasa

NON DAGO MARIGORRINGO? aspaldiko ipuina da, baina udaberrian ateratzeko oso aproposa.

Gainera ipuin honekin NON galdegaia landuko dugu era errazean.

Ipuina kontatzen da marrazkiak erakusten (atzekaldean dago ipuinaren letra itsatsita). 


Ipuina kontatzean andereñok marigorringo irudia jarriko du ipuinak esaten duen lekuan, hau da, eskuan, buruan, besoan, ipurdian...


Gero, berriro, kontatuko du ipuina batzarrean ume bakoitzari marigorringo txiki bat emanez. Ipuina entzun ahala umeek marigorringoa jarriko dute ipuinak esaten duen lekuan eta errepikatuko dute NON dagoen marigorringoa.


Irudiak jaisteko sakatu gainean

EUSKERA LANTZEKO IPUINAK. Julen gaixorik dago (4 urte)

Ipuin funtzional hauetan ikastetxeetan aurkitzen ditugun egoera arruntak agertuko dira.

Ipuina esaldiz esaldi ikasi ondoren, umeek antzerkia egingo dute.

Julen gaixorik dago





Irudiak jaisteko sakatu gainean

FAMILIA ZUHAITZA

Familia gaia landu genuenean zuhaitz genealogikoa, hau da, "familia zuhaitza", egin genuen.

Umeek haien gurasoen eta aiton-amonaren izenak gogoratu behar zituzten, baina kasu batzuetan oso zaila izan zenez, ohar bat etxera bidali zen.

Zuhaitz honekin familiaren inportantzia eta gaur egungo familia mota desberdinak ikas daitezke. Horregatik, oso interesgarria da.

Zuhaitza bete ahal da argazkiekin, izenekin edo marrazkiekin. Gero, kartulina batean itsatsi, marko bat utziz, eta etxera eramango dute.


Irudia jaisteko sakatu gainean