NEGUKO AHOZKO ADIERAZPENA kartelak

Hamar marrazki desberdinak negua azaltzeko dira kartel hauek.

Banan banan aterako ditugu kartelak eta batzarrean umeek beraien esperientziak eta ezagutzak, baita ikusten dutena ere, kontatuko dituzte denon artean.

Ahozko adierazpena, neguko hiztegia, emozioak, egoerak eta milaka gauza izango ditugu eskuan lengoaia aberasteko.

Irudiak jaisteko sakatu gainean

GINAREN TXUPETEA ipuina

Txupetea da ipuin honen protagonista galanta. Neskatxoaren txupetea non bukatuko da? Ez bakarrik Olentzero edo Errege Magoak, Otsoak ere txupetea behar du.

Ondo dago 2 eta 3 urteko umeentzat.



Bideoa ikusteko sakatu gainean

BANAKAKO KONTROLAK EGITEAN

Banakako kontrolak (ebaluazioak) egiten ditudanean beste umeei horretarako mandalak ematen dizkiet koloreztatzeko.

2 kolore bakarrik esaten diet erabiltzeko, modu horretan lasai daude eta aukera duten koloreen nahazketaren esanahia antzematen dut.

Esaten dute mandalek lasaitzen dutela arima, baita zarata ere, benetan.

Hemen ditugu mandalak aurkitzeko orriak:




NEGUKO MEMORY II

Bigarren emanaldi honetan elur-panpinek memory osatzen dute.

Ikus-oroimena eta arreta landuz aparte, une dibertigarriak ere pasatzen dira denon artean jolasten dugunean.

Gure klasean momentu galduetan erabiltzen ditugu horrelako memory-ak.


Irudia jaisteko sakatu gainean

PAPEREZKO ELUR-PANPINA. eskulanak

Hauek dira gure paperezko elur-panpinak. 

Saio batean egin ditugu, baina moztean kontu handiz ibili behar da. 

Behean txantiloia uzten dut.





Irudiak jaisteko sakatu gainean