2020KO EGUTEGIA (doodle marrazkiak)

Idazteko eta margotzeko da egutegi hau. 

Oso polita geratuko da ikasgelako kortxoan edo gure mahai gainean inprimatu ondoren espiralal batekin koadernatzen baditugu horriak.












Irudiak jaisteko sakatu gainean

EGUTEGIA ZURIZ (haurrentzako marrazkiak)

Batzarrean betetzeko egutegia da hau.

Gometsak, gurutzeak edo zenbakiak idazten beteko dute umeek.

Banaka inprimatzea ere posible da eta hilabete bukatu ondoren etxera eramatea.

Oso marrazki atseginak ditu, cute deitzen direnak ingelesez. 











Irudiak jaisteko sakatu gainean

EGUTEGIA ZURIZ (marrazkiak koloreztatzeko)

Egutegi honetan umeek marrazkiak margotuko dituzte eta egunen zenbakia seinalatuko dute edo gomets batekin edo idazten errotuladore batekin, adinaren arabera.

Hondoa zuria da egutegia inprimatzean kolore tinta ez agortzeko, baita umeen egutegi indibidualak egiteko ere, nahi badugu.












Irudiak jaisteko sakatu gainean

2020KO EGUTEGIA (marrazki tribalak)

Sarrera honekin egin dudan egutegien bilduma hasiko da.

Nire proposamena da egutegiak betetzea, batzarrean eguneroko errutinetan. Horregatik egutegiak hustik daude.

Ume txikiek, andereñok bete ondoren gometsa jar dezakete eguna markatzeko edo gurutze bat egin, baina handiek errotuladore batekin zenbakia idatzi ahalko dute, asteko egunak eta zenbakiak ikasten aprobetxatuz.












Irudiak jaisteko sakatu gainean