YETI KONTU-KONTARI marrazki bizidunak

Ninak eta Leonek, bi sagutxuek, zorte handia dute! Egunero Yetik liburu berria irakurtzen die. Yeti peluxe erraldoia eta liburu-denda lokaleko maskota bat da. Denda itxita dagoenean, bizitzara itzultzen da bere lagunekin elkartzeko.

Hau da marrazki bizidun hauen istoria.

Bideoak ikusteko prest daude.

Umeen gustokoak dira eta agertzen diren ipuinak nire gustokoak, hortaz...



Ikusteko sakatu irudiaren gainean

IPUINA ZER DA BAKEA? ipuina

Ipuin hau aspalditik neukan nire biltegian eta orain euskeraz egokitu dut Bakearen Egunaren izan aurretik kontatzeko.

Nire proposamena da: egunero 2 orri irakurri eta komentatu umeekin batzarrean. Gero orriak boluntarioak diren umeek margotu. Bukatzean birpasatu ipuin osoa eta etxera eraman eta kontatu.

Ipuina jaisteko sakatu irudiaren gainean

EGUTEGIA ZURIZ (ipuin marrazkiak)

Hau da partekatzen dudan azken egutegia.

Gehien gustatzen zaiena da.

Hilabetea hastean konta dezakegu dagokion ipuina eta batzarrean komentatu.

Ez ipuina kontatzea bakarrik, baita jarduerak, eskulanak, marrazkiak, panpinak eta bururatzen zaigun guztia egitea ere.











Irudiak jaisteko sakatu gainean

EGUTEGIA ZURIZ (itsas marrazkiak)

Mahaian jartzeko edo hormetan baina beste formato batekin.

Koadernatzen badugu primeran geratuko da.












Irudiak jaisteko sakatu gainean