Ukimenaren bidez sentsazioak garatzea oso garrantzitsua da Haur Hezkuntzan; horregatik, horrelako panelak oso interesgarriak dira ikasgelan edo etxean edukitzeko.
Orain denbora atera eta oso elementu basikoekin egin dezakegu irudiaren antzekoa.
Inauteriak hurbil daudenez, jolas bat asmatu dut. Interesgarria iruditu zait irakurketa lantzeko.
Txartel bakoitzaren azpiko koadroan belkro zati bat itsatsi behar da. Erretilu batean mozorroak egongo dira eta beste batean izenen kartelak. Haurrek dagokien lekuan jarri behar dute izena jolasa bukatu arte.